Enpresak eta ETEak

ESTATUKO GOBERNUA

1. Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ERTE), ezinbesteko kausagatik (koronabirusa).

INDARREAN

NORENTZAT?

Autonomoak eta enpresak, edozein dela ere kontratatutako pertsonen kopurua, koronabirusaren ondorioz jarduerak eten edo bertan behera uztera behartuta egon badira:

  • Murrizketak garraio publikoan.
  • Jarduerarekin jarraitzea eragozten duten horniduren falta.
  • Langileak kutsatzea.
  • Osasun-agintaritzak agindutako isolamendu-neurriak hartzea.

DESKRIBAPENA

  • Nahitaezkoa da eragindako langileak berriz lanean hastea alerta-aldia amaitzen denean, eta ordura arte zituzten baldintzak eta eskubideak errespetatzea.
  • Ez da kaleratze bat, eta, beraz, ez zaio kalte-ordainik eman behar langileari.
  • Aukerak:
    • Kontratua aldi baterako %100ean etetea.
    • Lanaldia aldi baterako murriztea: gutxienez %10 eta gehienez %70.
  • ERTEan zehar Gizarte Segurantzako kotizaziotik salbuetsita egongo dira 50 langile baino gutxiagoko enpresak. Lanaldia murriztuz gero, lanaldiarekiko proportzionala izango da salbuespena. Gizarte Segurantzari jakinarazi behar zaio.
  • Eskaera eta tramitazioa: Autonomia Erkidegoko Enplegu Saila: Eusko Jaurlaritza.

2. Jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa

INDARREAN

Norentzat?

Langile autonomoak (pertsona fisikoak, sozietateetako bazkideak, administratzaileak, kooperatibetako bazkideak, ondasun-erkidegoetako bazkideak, senide laguntzaileak):

  • Alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz negozioa itxi behar izan dutenak.
  • Fakturazioa (martxoa) % 75 jaitsi bada aurreko seihilekoaren batez bestekoarekin alderatuta.
Deskribapena
  • Azken 180 egunetako batez besteko oinarri arautzailearen %70 kobratuko dute, eta 180 egun kotizatu gabe izanez gero, gutxieneko oinarriaren %70.
  • Ez dituzte ordainduko autonomoen kuotak.
  • Kotizatzen jarraituko dute.
  • Jarduera-uzteagatiko prestazio-aldia ez zaie murrizten.
  • Ez diete uko egingo gozatzen hobariei.
  • Hilabeteko prestazioa kobratuko dute, alarma egoera amaitu arte luzatzeko aukerarekin.

Eskaera: MUTUAren bitartez.

 

3. Gizarte segurantzako kotizazioen ordainketaren luzamendua

Indarrean

Norentzat?

Autonomoak eta ETEak (50 langile baino gutxiago).

Deskribapena

6 hilabetetako moratoria. Autonomoak: 2020kok maiatza-uztaila ekainera bitartean. ETEak: apiril -ekaina bitartean. Interesik gabe.

Eskabideak

Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritzaren egoitza elektronikoan edo sare sistemaren bidez aurkeztuko dira.

Noiz

kuota horiek ordaintzeko arauzko epeen lehen 10 egun naturaletan.

Informazio gehiago lotura honetan.

 

4. Gizarte Segurantzarekiko zorren ordainketaren atzeratzea

Indarrean

Norentzat?

Autonomoak eta ETEak (50 langile baino gutxiago).

Deskribapena

Gizarte Segurantzarekiko zorrak ordaintzeko atzerapenak indarrean ez dituzten enpresek eta autonomoek Gizarte Segurantzarekiko zorren ordainketa geroratzea eskatu ahal izango dute 2020ko ekainaren 30era arte, 2020ko apiriletik ekainera bitartean ordaindu behar badute, eskatutako interes-tasaren funtsezko beherapenarekin,% 0,5ean finkatzen baita. Atzeratzeko eskaerak arauzko epearen lehen hamar egun naturalak igaro baino lehen egin beharko dira.

Informazio gehiago lotura honetan.

5. Hilabeteko atzerapena zergak ordaintzeko

Indarrean

Norentzat?

Autonomoak eta ETEak (50 langile baino gutxiago).

Deskribapena

BEZaren lehen hiruhilekoari, PFEZaren zatikako ordainketei eta sozietateen gaineko zergari buruzko aitorpenen gehieneko epea: apirilaren 20tik, maiatzaren 20ra atzeratzen da. Gainera, kontu-helbideratzearekin batera aurkeztutako aitorpenetan, maiatzaren 20ra arte ez da zordunketarik egingo.

Informazio gehiago lotura honetan.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

1. Bono teknologikoak

Agortuta

Norentzat?

Autonomoak eta ETEak (Enpresa Txiki eta Ertainak), 50 langile baino gutxiago badituzte.

Deskribapena
  1. DIRUZ LAGUNGARRIA: teknologia inbertsioa, aholkularitza, prestakuntza gastuak.
  2. ZENBATEKOA: Egin den edo egingo den gastuaren  %100 diruz lagunduko  da, Balio Erantsiaren gaineko Zergarik gabe, gehienez 4.000 € enpresa bakoitzeko.
  3. EPEA: Apirilaren 3tik urriaren 15 arte, edo, aurrekontua agortzen bada, lehenago.
  4. ESKAERAK: Informazio gehiago eta eskaerak egiteko: sartu esteka honetan.

2. Gipuzkoako lurralde historikoko zerga-neurriak

Indarrean

Norentzat?

Gipuzkoako lurralde historikoko foru-zergen sistemaren mendeko zergapekoak.

Deskribapena

ELKARGI (EJ LERROA)

1. COVID-19 maileguak eta gabealdiak

Indarrean

Norentzat?

Covid-19ren ondorioz jardueran beherakada izan duten enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat.

Deskribapena
  • Covid-19 MAILEGUA, %0 Euriborretik aurrera, egoera honen aurrean likidezia-tentsioei aurre egin ahal izateko.
  • 6/12 hilabete arteko GABEALDIA datozen epemuga duten ordainketentzat. Interesatuta bazaude, zure eguneroko kudeatzailearekin kontaktuan jar zaitezke.

EUSKO JAURLARITZA

1. Bideratu – COVID19

Indarrean

Norentzat?

ETEak (50 langile baino gutxiago), industrialak, EAEn lantokia dutenak, enplegu suntsiketarik ez dutenak eta batez besteko langile kopurua hogeitik gorakoa dutenak.

Deskribapena

Diruz lagun daitezkeen ekintzak: Industria- eta finantza-arloko berregituraketa eta bultzada aldi baterako emateko neurriak, krisian dauden enpresek egindako bideragarritasun- edo berregituraketa-planetan sartzen direnak. Aurreikusitako aurrekontua duen plan batean oinarrituta emango da laguntza.

Laguntzen zenbatekoa

2020ko ekitaldirako aurrekontuan sartutako kutxako fluxu negatiboaren %100eraino, laguntza hau 2020ko abenduaren 31n aurrekontuan sartutako planean aurkeztua, 800.000 euroko gehieneko mugarekin.

Epea

Apirilaren 16ko 9:00etatik aurrera, eta funtsak agortzen direnean amaituko da, edo 2020/22/30ean, 15:00etan.

Eskabideak lotura honetan aurkeztu behar dira.

 

2. Itzulketen atzerapena honako programetan: gauzatu industria, bideratu eta bideratu berria

Indarrean

Norentzat?

Garapen ekonomikoko eta lehiakortasun Sailaren laguntzen enpresa onuradunek laguntzak itzultzeko epea atzeratzea eskatu ahal izango dute, baita hurrengo 6 hilabeteetan sortuko direnak ere.

Jarduerarik gabeko aldiak, salmenta-bolumenaren murrizketa eta hornidura-katean ezarritako itzulketei aurre egitea zailtzen dieten etenaldiak jasaten ari diren enpresei baimena emango zaie.

Deskribapena

Laguntzen itzulketa geroratzeak programa hauei eragiten die:

  • GAUZATU-INDUSTRIA, oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren ETEen sorrera eta garapena bultzatzekoa. Atzerapenaren zenbatekoa 200.000 eurokoa da.
  • BIDERATU ETA BIDERATU BERRIA, krisian dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena.

Eragindako enpresek itzulketen egutegia aldatzea eskatu ahal izango dute, eta 2020ko ekitaldiko uztailari dagokion kuotaren itzulketa atzeratu ahal izango dute, bai eta ondorengo itzulketen egutegia egokitu ere.

SPRI

1. Inplantalariak

Indarrean

Norentzat?

Telelana Aholkularitza eta Ezarpen Zerbitzua, autonomoen eta ETEen eskura, beren jarduerarekin edo jardueraren zati batekin etxetik jarraitzea ahalbidetuko dien teknologiaren erabileran laguntzeko.

Deskribapena
  • Zerbitzu hau modu telematikoan ematen du autonomoei eta enpresei aholkularitzan eskarmentu handiko teknologiako profesional talde batek.
  • Telefonoa: 902 702 142
  • Eskaerak lotura honetan

2. Industria digitala

Deialdia argitaratu gabe

Norentzat?

Programaren deialdia aurreratu da, enpresetan Elektronikaren, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak (EIKT) sartzen laguntzeko.

Deskribapena
  • Enpresetan EIKT desberdinak ezartzeko %50-%35-%25eko diru-laguntza ematen du (enpresaren tamainaren arabera).
  • Diruz lagundu daitekeen kontzeptu gisa sartu da telelana, aholkularitza-gastuak, ingeniaritza-gastuak eta hardwarea eta softwarea eskuratzeko gastuak lagunduz.

3. Alokairuak atzeratzea industrialdeetan

Indarrean

Norentzat?

Sprilurren aldeko alokairuen kobrantza 3 hilabetez atzeratzea, beste 3 hilabete gehiago eskatzeko aukerarekin.

Deskribapena
  • Hurrengo 3 hilabeteetako errentamendu-kontratu sinpleen errentamendu-kuotak geroratzea; hurrengo 3 hilabeteetakoak ere negoziatu ahal izango dira.
  • Erosteko aukera ematen duten errentamendu-kontratuen errentamendu-kuotak geroratzea, hurrengo 3 hilabeteei dagozkienak, eta hurrengo 3 hilabeteetakoak ere negoziatu ahal izango dira