ENPRESENTZAT ETA AUTONOMOENTZAT LAGUNTZAK

INBERTSIOAK EGITEKO DIRULAGUNTZAK (EPEA: MAIATZAK 15) 

Dirulaguntza hauen helburua da herriko merkataritza eta ostalaritza sektoreetako establezimenduei laguntzea COVID-19aren ondorengo errealitatean martxan segitu ahal izateko. Tabernetan, dendetan, ileapaindegietan zein estetika zentroetan egindako inbertsioak finantzatuko dira dirulaguntza hauen bidez, COVID-19ari aurre egiteko egindako gastuak badira: babeserako egindako inbertsioak, lokalak eta lan-moduak egokitzeko egindakoak, lan-erlazio berriak egokitzeko inbertsio teknologikoak…

2.000 eurora arteko dirulaguntzak dira, Covid-19ari aurre egiteko egin behar izan diren edo egingo diren inbertsioetan laguntzeko. Laguntzaren eskaera, egoitza elektronikoaren bidez egitea lehenesteko eskatu du Udalak, baina udaletxean bertan ere aurkeztu ahal izango da dokumentazioa. 2020ko martxoaren 14aren eta 2021eko maiatzaren 15aren artean egindako inbertsioak lagunduko dira diruz.

Aurkeztu eskaera egoitza elektronikoaren bidez (entregatu beharreko dokumentu guztiak bertan daude)

 


 

GABONETAKO ERROTAHERRIA: DESKONTU SISTEMA

Merkatari eta ostalari guztientzat

EPEZ KANPO

Zumaiako merkatari eta ostalari guztiek ‘Gabonetako ErrotaHerria’ programara atxikitzeko aukera izango dute azaroaren 15era bitartean. Udalak 34.000 euro bideratutako ditu neurri honetara, eta bonuei esker, 15 euroko erosketa edo kontsumoagatik 5 euroko deskontua egin ahal izango diete bezeroei.

Informazio gehiago hemen klik eginda

  • Eskaera aurkezteko epea: azaroak 15
  • Turismo bulegoan presentzialki edo turismoa@zumaia.eus helbidera bidalita

Oinarriak

Eskaera orria

 


 

INBERTSIOAK EGITEKO DIRULAGUNTZAK (2020ko urria-azaroa)

EPEZ KANPO

Zumaiako merkataritza eta ostalaritza sektoreetan beharrezko inbertsioak egiteko, ekipamenduak jartzeko, eta inbertsio horiek nola bideratu ikertzeko dirulaguntzak onartu zituen Zumaiako Udalak iraileko ohiko osoko bilkuran. Deialdia urriaren 26an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta interesdunek azaroaren 16ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Covid-19ak sortutako egoerari aurre egiteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak, Zumaiako merkatari eta ostalarientzat

2020/10/27

 


 

ERROTAHERRIA: DESKONTU SISTEMAREN 2. ALDIA (2020ko urria)

EPEZ KANPO

ErrotaHerria kanpainaren baitan antolatutasko deskontu-sistemak harrera oso ona eduki zuen arren, zenbait komertziok ez zuten beraiei zegokien kopurua osatu. Hori dela eta, kopurua osatzeko aukera izan dezaten, bigarren ekinaldi bat jarri du martxan Udalak, Gertu elkartearekin elkarlanean.

Komertzio horietan bezeroei deskontuak egingo dizkiete azaroaren 30era bitartean. Zehazktutako establezimenduetan 15 euroko erosketagatik 5 euroko deskontua egingo zaie bezeroei, momentuan bertan.

Deskontuak izango dira Zumaiako zenbait saltokitan

2020/10/09

 


 

ZUMAIAKO AUTONOMO ETA ENPRESA TXIKIENTZAKO 2.000 EURO ARTEKO DIRULAGUNTZAK

EPEZ KANPO

Dirulaguntza hau jasotzeko aukera izango dute Zumaiako norberaren konturako langileek edo langile autonomoek eta enpresa txikiek, baldin eta lanaldi guztien batura eginda %100eko lanaldian 10 langile baino gutxiago badituzte, eta 2019. urteko negozio bolumena ez bada milioi 1 eurotik gorakoa.

Alarma egoera ezarri zuen Errege Dekretuaren ondorioz jarduera eten behar izan zutenak, edo jarduera irekita mantenduta ere, fakturazioa %40 baino gehiago murriztu zaizkienak lagunduko dituzte -2019ko batez besteko fakturazioarekin alderatuko da kopuru hori-. 2.000 eurora arteko dirulaguntzak izango dira, aurkeztutako gastuen eta diru-sarreren murrizketaren arabera.

 


 

ERROTAHERRIA: KOMERTZIO TXIKIARENTZAT DESKONTU BONOEN SISTEMA

EPEZ KANPO

Deskontu txartelen kanpainan parte hartu ahal izango duten dendak honakoak izango dira: konfinamendu aldian komertzioak itxita eduki behar izan dutenak, eta irekita izanda ere, diru-sarrerak %75 edo gehiago murriztu zaizkienek.

Zalantzak izatekotan 943143396 telefonora deitu eta turismoa@zumaia.eus e-mailera idatzi dezakete parte hartu nahi duten komertzioek.

Urtea amaitu aurretik ostalariei bideratutako deskontu txartelak egongo direla ere adierazi dute.

 


 

ENPRESEI ETA AUTONOMOEI ZUZENDUTAKO LAGUNTZEN INGURUKO INFORMAZIOA:

Zumaiako Udala: 943 86 50 25

Urola Kostako Udal Elkartea: 943 89 08 08