ADINEKOAK

Adinekoei zuzendutako Zumaiako Gizarte Zerbitzuen gomendio orria.

Gomendio orokorrak:

  •  Egoera baikortasunez hartzeko ahalegina egin
  • Egoera hau onartu beharra daukagu guztiok ezinbestean, eta denon artean saiatu behar dugu baikortasunez hartzen.

  • Egun guztiak ez dira berdinak izango eta ez gara baikortasun berdinarekin egongo, baina esfortzua egin behar dugu aurrera egiteko eta pentsatu hurrengokoa desberdina izango dela.

  • Bakardadea, tristura, beldurra… normalak dira egoera hauetan. Denok ditugu eta hauei aurre egiteko gai gara.

  • Osasun aholkuak ez ahaztu: eskuak garbitu sarri, ez ahaztu ohiko tratamendua hartzea, mantendu eguneroko higienea…

Eguna antolatzeko aholkuak:

  • Egunero ordutegi berdinak mantendu oinarrizko gauzak egiteko orduan: jaiki, oheratu, siesta, otorduak…
  • Egunerokoa antolatu, eta saiatu errutinak mantentzen. Eguneko zeregin guztiak antolatu ordutegia jarrita. Ordenatu goizean eta arratsaldean egunero egingo dituzun gauzak eta egunero saiatu betetzen.
  • Ariketa fisikoa egitea beharrezkoa duzu. Etxean duzun espazioan mugitu zaitez, ibili, eskuak eta besoak mugitu, oinak mugitu, burua mugitu.
  • Kanpoko airea hartu, leihoa irekita edota balkoira atera. Jantzi eta tartea eskaini airea hartzeari egunero.

Beste pertsonekin harremana:

Telefonoz deitu zure lagun edo senideei lasai. Badira telefonoz elkarrizketa eta laguntza eskaintzen duten boluntarioak ere eta deitu dezakezu lasai. Irten balkoira edo leihora eta bizilagun ezagunei kasu egin eta begiratu eta ikusi jendea. Honek laguntzen du egunerokoan denok berdin gaudela ikusteko.

Telebista eta irratiko informazioa:

Koronabirusa dela-eta etengabe ari dira eta ez da komeni gai berdinari buruz jardutea. Gomendioa da neurtzea eta saiatu zaitez beste gai batzuei buruzko programak, pelikulak edo musika entzuten. Beharrezkoa den informazioa bakarrik entzun koronabirusaren inguruan.

Telelaguntza zerbitzua baduzu ez ahaztu eskumuturrekoa edo zintzilikarioa jaztea.

Egunerokoa antolatzeko ideia hauek eman nahi dizkizugu:

  • Etxe barruan, etxeko lan edo eguneroko lan txikiak egiten hasi. Zure autonomia mailaren arabera pentsatu zer egin dezakezun.
  • Baldin eta gustukoak badituzu, entzun edo ikusi irratia, musika edo telebista.
  • Ariketaren bat egiteko errutina hartu. Burua, lepoa, besoak mugitu. Yoga, pilates edo bestelako ariketak egiten badituzu saiatu etxean ere egiten.
  • Etxeko lan arin bat zure autonomiaren araberakoa (kajoiak ordenatu, arroparen bat konpondu… edo inoiz egin ez dituzun etxeko lanak edo sukaldekoak ikasten hasi…)
  • Ohitura baduzu, irakurri, gurutzegramak edo bestelako ariketak egin.
  • Argazkiak ikusi.
  • Idatzi egunerokoa edo nahi duzunari buruz (sukalde errezetak, garai bateko kontuak edo gertaerak, etb.).
  • Marrazkiak egin edo margotu. Zure familiakoei, lagunei, edo beste adineko edo herriko boluntarioei, adibidez, oparitxoak prestatu hau bukatzen denerako.
  • Egunean zehar hartu deskantsatzeko tartetxoa (siesta txikia) eta erlajatzeko ariketak egin (arnasketa bidez).
  • Irakurri, eskulanak egin, marrazkiak egin edo aspaldi utzita edo inoiz egin ez dituzun ariketatxoak egin, ikasi gauza berriak… Eragin imajinazioari eta umoreari!! Oso lagungarria da.

Gu hemen gaude, eta edozein kezka eta laguntza behar baduzu, deitu telefono hauetara. Erantzungailua irteten bada utzi lasai zure mezua eta telefono zenbakia:

Zumaiako Gizarte Zerbitzuak: 943862200 / 608755982

Erosketak egiteko boluntarioen sarea Zumaian: 688757774

Hilo de plata. Bakarrik daudenentzat elkarrizketa eta laguntza: 900713771

Telefono de la esperanza. Bakarrik daudenentzat elkarrizketa eta laguntza: 900840845

Gipuzkoako Psikologoen elkartea: 692566160

Sutondo-Janari zerbitzua: 94334290