HAURRAK, NERABEAK ETA GURASOAK

PSIKOMOTRIZITATE ZERBITZUAREN GOMENDIOAK:

Egoera berri honetan etxean egon behar dugunez, hemen guraso eta haurrentzat gomendio batzuk:

  • Ordutegiak ahal den eta gehien finkatu, eguneroko errutinak jarri: jaikitzeko ordua, janzteko ordua (arropak aldatu, kaleko edo kirolerako arropak jantzi), eskolako lanak egiteko ordua, jatekoa eta ohera joatekoa, …. Jokabide horiekin segurtasuna ematen da.
  • Helduek haurrekin jolastea oso garrantzitsua da. Egoera berezi hau positiboan hartzen saiatu, familiako kide guztiak hobeto ezagutzeko, harremanak sendotzeko.
  • Mugimendu libre eta zuzendu batzuk egin: Gutxienez 30 minutuko bi saio (goizean-arratsaldean). Intentsitatea, adina eta bestelakoak kontuan izanda pixka bat luzatu daiteke. Sormena bultzatu eta ahal bada mugimendu desberdinak egin: zenbatuz saltoak egin, kontaktu jolasak, musika jarri eta dantza librea, aerobik, zumba eta antzeko mugimendu gidatuak, euskal dantzak dantzatu, soka saltoa, kilima jolasak, masajeak, animalien izenak esan eta imitatu, altueretara, puxika jolasak eskuarekin edo gorputzarekin eta palekin, altxorraren bila, malabarrak, etab.
  • Jolas libre edota zuzenduak egiteko denbora hartu. Haur bakoitza bere materialarekin utzi edo taldean jolastu. Sormena bermatzen duten jolasak egokiagoak dira. Sofa, kuxinak, panpinak, sukaldeko tresnak, arropa zaharrak, mozorroak, oihalak, etab.
  • Teknologia berrien erabilpena denboran mugatua izatea komeni da (telebista barne). Kontutan hartu behar dugu eskolako lan batzuk ordenagailuaren aurrean egin behar dituztela.
  • Gorputzaren aktibitatea jaitsi egingo dugunez orekatu eta garbi jatea gomendatzen da: fruta, barazki, lekale, etab. Horiei lehentasuna eman eta bestelako jatekoak murriztu edo kendu.
  • Haurrei galdetu zer egin nahi duten, baina egoera berria denez, guk ere proposatu ditzakegu hainbat ekintza: sukaldaritza (bizkotxoak egin, bestelako postreak aurrautzekin eta irinarekin…). Haurrak inplikatu etxearen antolakuntzan, garbiketetan, edota bestelako ekintzetan beraiek ere familiako kide diren sentipena izan dezaten.
  • Haurrak Koronabirusaren gaiaz edo egoeraz hitz egin nahi badu aukera eskaini, baina adinari egokitutako mezuak eman. Garrantzitsua da gaia beldurretik ez baina errespetutik tratatzea. Beldurrak ez digu aurrera egiten uzten, aldiz errespetutik begiratu eta jokatzen badaugu jarrera positiboagoa erakutsiko dugu.

KALE HEZITZAILEEN GOMENDIOAK:

Koronabirusaren etorrerarekin esperientzia berri bat bizitzen ari gara, eta horrek herritar guztiek jarraitu beharreko neurri batzuk eskatzen ditu. Orain etxean behar baino denbora gehiago egotea tokatuko zaigu, beraz, normala da hainbeste denborarekin zer egin dezakegun galdetzea.

Egia esan, gauza asko jar ditzakegu praktikan. Haur eta nerabe batzuk energiaz beteta daude eta beraientzat ere ez da erraza lau pareten artean giltzapetuta egotea. Baina denok egin dezakegu ahalegina egokitzeko eta egoera hau ahalik eta ondoen eramateko.

Horregatik, hezitzaile garen aldetik, zuekin partekatu nahi ditugu lagungarri izan dakizkizuekeen jarraibide batzuk. Ordutegi bat erantsi dugu, proposamen batekin, eguneroko errutina bat ezartzeko, izan ere, garrantzitsua da mantentzea. Adibide bat baino ez da, eta ez da beharrezkoa gauzatzea; antolaketa-ideia bat baino ez da. Bestalde, egoera honen ondorioz, familian une eta espazio gehiago partekatu ditzakegu, baita jarduerak elkarrekin egin ere (eskulanak, mahai-jokoak, sukaldaritza errezetak eta abar).

Egoera honek irauten duen bitartean, hainbat gida eskainiko dizkizuegu hainbat hezkuntza-jarduera garatzeko (jolas birtualak, filmak, serieak, etab).

Bestalde, zuetako inork gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi edo deitu ondorengo posta elektroniko edo zenbakira:

zumaiakohezitzaileak@gmail.com

688 869 017

Animo guztioi eta pentsatu hau ez dela betirako. Saia gaitezen esperientziatik zerbait positiboa ateratzen!

 

Ordutegia

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

A

S

T

E

B

U

R

U

A

LARUNBATA

IGANDEA

8:00-8:30

 

9:30

 

11:00

 

11:30

 

12:30

Esnatu eta gosaria

 

Eskolako lanak

 

Atsedena

 

Eskolako lanekin jarraitu

 

Etxeko eginkizunekin lagundu: bazkaria/mahaia prestatzen

 

Esnatu eta gosaldu

 

Jantzi eta gela txukundu

Etxeko garbitasunean lagundu

Denbora librea

 

Bazkaldu

15:00

 

16:30

 

17:00

 

17:30

 

19:30

 

20:00-20:30

 

21:30

 

22:30

Bazkaldu eta gero ordubeteko atsedena

 

Askaria prestatu

 

Askaria jan

 

Denbora librea (dantza, kirola, jolasak, etab.)

 

Dutxa

 

Etxeko eginkizunetan lagundu: afaria/mahaia prestatzen

 

 

Atsedena hartzeko ordua

 

Ohera

Atsedena: telebista/bideoak ikusi, eskulanak, etab.

 

Askaria

 

Aisialdia: familia jolasak, sukaldaritza, pelikulak, kirola, etab.

 

Dutxa

 

Afaria

 

Atsedena hartzeko ordua eta ohera

 

 

 

EGUNEROKO ERRUTINA BATERAKO PROPOSAMENAK

OSASUNA

Higienea eta bakoitzaren zaintza

1. Dutxa

2. Jatorduen ostean hortzak garbitu

3. Ilea orraztu

4. Barruko eta kanpoko arropak aldatu

5. Eskuak sarri garbitu

 

Ariketa fisikoa

1. Yoga

2. Meditazioa

3. Luzaketak

4. Aerobika

5. Dantzak

6. Zumba

7. Gimnasia

 

ESKOLA

1. Eskolako lanak egin

2. Eskolako tutorearekin kontaktua mantendu, zalantzak galdetu

 

FAMILIA

1. Etxe berean bizi diren beste kideekin ekintza kooperatiboak proposatu eta aurrera eraman (familia, pisu-kideak, etab.).

2. Familia zabalarekin (osaba-izebak, lehengusu, aitona-amonak) kontaktua mantendu bideokonferentzia eta telefonoko deien bitartez.

 

ETXEKO ARDURAK EDO EGINKIZUNAK 

Gela txukundu eta atondu

 

Maskota zaindu (halakorik balego)

1. Ohea egin

2. Arropa zikina jaso

3. Arropa garbia armairuan jaso

 

1. Garbitu

2. Jaten eman

3. Behar fisiologikoak egitera atera

AISIA

Denbora librea

1. Mahai jolasak

2. Sukaldatzeko errezetak

3. Eskulanak

4. Musika entzun

5. Liburuak irakurri

6. Pelikulak eta serieak ikusi

7. Joko birtualak (internet)

 

Gizarte arloa

1. Lagun, laneko/eskolako kideekin harremana mantendu.

2. Adi egon udalerri mailan gertatzen ari diren gauzekin. Behar bada, internet bidez badago ekintzetan parte-hartzeko aukera.