Agenda

RSS icon
2018/08/11-ko hitzorduak
Erakusketa:'XXX. argazki lehiaketa'

Erakusketa:'XXX. argazki lehiaketa'

2018/07/27 19:00 - 2018/08/14 Oxford aretoa

'Emakumea' izan da aurtengo zuri beltzeko argazki erakusketaren gaia, eta erakusketan lan sarituak eta epaimahaiak hautatutako lan onenak ikus daitezke.

Gehiago irakurri

Zumaiako 34. Musika Jaialdia

Zumaiako 34. Musika Jaialdia

2018/07/30 19:30 - 2018/08/11 Zumaia

Uztailaren 30etik abuztuaren 11ra, musika klasikoa ardatz, askotariko emanaldiak: barrokoa, herriko musikariak eta urrunetik etorritakoak, haurrentzako ekitaldiak, dantza, zinema mutua zuzenean musikatuta, Musika Hamabostaldiaren elkarlana... Ez galdu Ertza konpainiaren 'Meeting point' -Max Saria kaleko ikuskizun onenari-, eta Sapere Aude Sinfoniettaren kontzertua, Fernando Velazquezek zuzendua. Jose Maria Beobide zumaiarraren lana ezagutzera emateko ahalegin berezia ere egingo da 'JM Beobide gogoratuz' organu kontzertuan.

Gehiago irakurri

Musika Jaialdia:'Une', Dantzaz

Musika Jaialdia:'Une', Dantzaz

2018/08/11 20:00 Amaiako plazan hasita, ibiltaria

Musika Jaialdia ixteko, dantza ikuskizun ibiltaria. 20 minutuko 3 saio eskainiko ditu Dantzaz konpainiak: lehena Amaiako plazan, bigarrena Saregileen plazan eta azkena, Eusebio Gurrutxagan. Kaleko espazioetan sortu daitezkeen erlazioak, arkitektura eta egunerokotasuneko erritmoak dira Janis Claxton koreografo entzutetsuaren sorkuntzaren ardatz.

Gehiago irakurri

« Uztaila 2019 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031