Agenda


Erakusketa:'Xomorroak', Antonio Valencia
2019/02/09 18:00 - 2019/02/24 — Oxford aretoaNaturari arretaz erreparatuz gero, mundu txiki handi batez inguratuta gaudela jabetzen lagunduko digute Antonio Valenciaren argazkiek

Hitzaldia:'Senegalen altxorrak, hegaztien paradisua'
2019/02/15 18:30 — Oxford aretoaAitor Leitzaren eskutik, Senegalgo hegaztien inguruko hitzaldia eta irudiak

Kontzertua:Hezurbeltzak
2019/02/15 22:00 — Aita MariHezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu: Jon Maia abeslari eta bertsolaria, Gorka Hermosa akordeoilaria eta Pitti gitarrajolea. Hiruren artean musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen dute zuzeneko emanaldietan. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak.