Agenda


Erakusketa: 'Frida Kahlo, artista eta aktibista'
Martxoak 5-21, 18:00-20:00 — Oxford aretoaDonostiako Aiete Kultur Etxeak ekoitzitako erakusketa hau, aukera paregabea da emakume aparta honen bizitza ezagutzeko, modu koloretsu eta artistikoan. Proiektu honetarako, Aitziber Alonso donostiarrak Fridaren biografian oinarritutako ilustrazioak egin ditu, eta gainera, Londreseko Victoria and Albert museoan, 2018ko erakusketa baterako egin ziren Kahloren artelanen erreprodukzioak daude erakusgai.

Hitzaldi ilustratua:'Sorgin ehiza Euskal Herrian', Asisko Urmeneta + Helena Xurio
AFOROA BETETA - Martxoak 18, osteguna, 18:30 — Oxford aretoaAsiskok, bere ohiko marrazkien bidez, eta nola ez, modu umoretsuan, gure lurraldean gertatu zen "sorginen" fenomenoaz hitzegingo digu; guregana iritsi zaigun kontaketaren aurrean, benetan gertatu ziren gertakizunak azalduko dizkigu. Izena eman behar da, martxoaren 15etik alondegia@zumaia.eus // 943861056 (09.30-12:30)