Agenda


Erakusketa: 'Etendako itsas-bidaiak'
Martxoak 26 - Apirilak 18 — Oxford aretoa1900 eta 2016 bitartean Bizkaiko Golkoan hondoa jo zuten itsasontzien lorratzean nabigatuko dugu. Zergatik hondoratu ziren? Nork egin zituen salbamenduak? Nola berreskuratu zituzten hondakinak? Bidai horretan abiatzeko, panel ilustratuak, hondoratzeen mapak, ontzi horietako objektu batzuk eta salbamendu-baliabideak ikusgai erakusketa honetan.

Kontzertua:'Lurra eta bidea', Maria Berasarte
Martxoak 26, ostirala, 19:00. Sarrerak 9.5€/6€, martxoak 20 larunbatetik, Turismo bulegoan — Aita Mari antzokia'Lurra eta Bidea' Maria Berasarteren proiekturik pertsonalena eta originalena da. Bertan, beste musika estilo batzuetara joan-etorriko bidaia egin ondoren, bere euskal sustraietara itzuliko da kantaria, eta musikari apartez inguratuta gainera: Joseba Irazoki, Igor Telletxea eta Jamixel Bereau.