Agenda

2019/04/18-ko hitzorduak

Erakusketa:'Naturari begiradak', Ainara Garcia
— Oxford aretoa“Naturari Begiradak” erakusketan naturarekin eta erretratuekin lotutako 50 argazki inguru daude erakusgai Oxford aretoan. Ainara Garcia egilea, geologoa eta argazkilaria, izatez hernaniarra da, baina Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan dabil lanean ingurumen hezitzaile bezala azken hamar urteotan. Zumaiarekiko lotura nabaria da Ainararen argazkietan, izan ere erakusketako argazki gehienak Zumaiako natur guneetan ateratakoak dira.