Agenda

RSS icon
XVII. KLARINETE MARATOIA

XVII. KLARINETE MARATOIA

2018/12/12 09:15 - 2018/12/16 Zumaia

Aurten ere kalitatezko irakaskuntza, askotariko jatorri eta maila duten musikarien arteko harremana, jendaurrean musika egiten trebatzea, formatu txiki eta ertaineko kontzertuak, ikus-entzunezkoak, erakusketa, pintxo-pote musikala... Egitarau aberatsa, lana gogor egin eta ederki pasatzeko pentsatua, eta den-dena klarinetearen bueltan

Gehiago irakurri

Gabonak haur liburutegian:ipuin kontaketak

Gabonak haur liburutegian:ipuin kontaketak

2018/12/12 17:30 - 2018/12/28 Haur liburutegia

Gabonen inguruan antolatutako ekintzen barruan, hiru ipuin kontaketa haur liburutegian: abenduaren 12an, 18an eta 28an. Gogoan izan, besterik adierazten ez bada, ipuin kontaketak ez daudela haur oso txikiei zuzenduak (ikusi saio bakoitzerako gomendatutako adin tartea)

Gehiago irakurri

Kontzertua:'Voces de cine'

Kontzertua:'Voces de cine'

2018/12/15 20:00 Aita Mari

Iñaki Salvadorren pianoa, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoaren ahotsa eta Mikel Anduezaren saxofoia eta klarinetea, zinema eta musikaren arteko harreman luzeari omenaldia eginez

Gehiago irakurri

Haur antzerkia:'Linbo planeta', Dejabu panpin laborategia

Haur antzerkia:'Linbo planeta', Dejabu panpin laborategia

2018/12/16 12:00 Aita Mari

Inork oroitzen ez duen leku bat. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bizirauten ikasi du; aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika.

Gehiago irakurri

Ludotekan 'Familian jolasean'

Ludotekan 'Familian jolasean'

2018/12/16 17:00 Ludoteka

Igande honetan familientzako irekita egongo da ludoteka. Zumaiako familia guztientzat irekiko da, baina beharrezkoa izango da haurra heldu batek languntzea, egun horretan hezitzaileak ez baitira haurren arduradun izango. Bestalde, kontuan hartu behar da ludoteka ez dagoela haur txikientzat egokitua, gomendatzen da 4-5 urtetik aurrerako haurrekin etortzea. Abenduaren 16an, 17:00-19:30 izango da.

Gehiago irakurri

Zinema:'Mi obra maestra'

Zinema:'Mi obra maestra'

2018/12/16 19:30 - 2018/12/17 Aita Mari

Gehiago irakurri

« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031