Agenda


Erakusketa: 'Zenbat jende kabitzen da bihotz batean?' Aran Santamaria
Otsailak 7 - 28 — Oxford aretoaAspaldiko partez Alondegian erakusketa jarri du Aran Santamaria zumaiarrak, eta azken urteetan lantzen diharduen liburu eraldatuez gain, klorofila, ipurtargi ezkutuak, etxealdiaren arrastoak, irudimena eta gauza ñimiñoen edertasuna topatuko ditu bisitariak, erakusketa jostalari honetan. Eta han hemenka, Aran Santaren unibertsoaren parte ere badiren Bixtente Ameztoi, Harkaitz Cano, eta Agnès Vardaren oihartzunak

Aita Mari zinema otsaileko asteburuetan
Otsaileko asteburuetan, zinema helduentzat. Zineko sarrerak emanaldien aurretik, Aita Marin bertan — Aita Mari zinemaHelduentzako zine emanaldiak 19:00etan dira. Otsailean: 'Foto de familia', 'Vacaciones contigo y tu mujer', 'El padre' eta 'Mi niña'. Sarrerak Aita Marin bertan emanaldiaren aurretik

Zinema haurrentzat otsaileko asteburuetan
Otsaileko asteburuetan, zinema haurrentzat. Zineko sarrerak emanaldiaren aurretik, Aita Marin bertan — Aita Mari zinemaHaurrentzako zinema emanaldiak Aita Marin 16:30ean. Otsailean: 'El rey elefante', 'El pequeño vampiro', 'Elfkinak', eta 'Frizi'. Sarrerak zineman bertan emanaldiaren aurretik.

Hitzaldia:'Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara', Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre
Martxoak 3, asteazkena, 18:30 — Oxford aretoaIdurre Eskisabel Larrañaga eta Lorea Agirre Dorronsororen hitzaldia, 'Euskara, bestela ez gara' zikloan. Izen-emateak: euskara@zumaia.eus // 943865025 (616 luz.)

Antzerkia: 'Atzerrian lurra garratz', Huts teatroa - Artedrama
Martxoak 5, ostirala, 19:00. Sarrerak 9,5€/6€, otsailaren 27tik, Turismo bulegoan — Aita Mari antzokiaAurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu? Esaera zaharrak dioen bezala: “Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz”.

'Euskara eta musika: Ahots berriak eztabaida zaharretan', Jurgi Ekiza, Amancay Gaztañaga eta Uxue Iturrate 'Ningra'
Martxoak 10, asteazkena, 18:30 — AITA MARI ANTZOKIAJurgi Ekiza (Willis Drummond), Amancay Gaztañaga (Grises) eta Uxue Iturrate (Ningra) musikarien hitzaldia, 'Euskara, bestela ez gara' zikloan. Izen-emateak: euskara@zumaia.eus // 943865025 (616 luz.)

Zine forum: 'Sin señas particulares'
Martxoak 11, osteguna, 19:00 — Aita Mari zinemaZuzendaria: Fernanda Valadez

Antzerkia haurrentzat: 'Alpha', Ganso & Cia
Martxoak 14, igandea, 12:00. Sarrerak 4€, martxoak 6 larunbatetik, Turismo bulegoan — Aita Mari antzokiaAlpha: lo egiteko ordua. Kontzientziatik ametsen mundura igarotzeko une berezi horretan, bere fantasien biktima den pertsonai baten bizipen komikoak, beldur eta sentimendu unibertsalei buruz barre egiteko aukera eskainiz.

Hitzaldi ilustratua:'Sorgin ehiza Euskal Herrian', Asisko Urmeneta + Helena Xurio
Martxoak 18, osteguna, 18:30 — Oxford aretoaAsiskok, bere ohiko marrazkien bidez, eta nola ez, modu umoretsuan, gure lurraldean gertatu zen "sorginen" fenomenoaz hitzegingo digu; guregana iritsi zaigun kontaketaren aurrean, benetan gertatu ziren gertakizunak azalduko dizkigu. Izena eman behar da, martxoaren 15etik alondegia@zumaia.eus // 943861056 (09.30-12:30)

Zine forum: 'Amazing Grace'
Martxoak 25, osteguna, 19:00 — Aita Mari zinemaJ.B.A. Zuzendariak: Alan Elliot eta Sydney Pollack.

Antzerkia haurrentzat:'Etxean', Potx eta Lotx
Apirilak 18, igandea, 12:00. Sarrerak 4€, apirilak 10 larunbatetik, Turismo bulegoan — Aita Mari antzokiaPotx eta Lotx beti abentura berri bila dabiltza eta ez die axola non! Baina oraingoan etxean gelditu beharko dute. Zer egingo ote dute pailazo bihurri hauek?