Agenda

RSS icon
Erakusketa:'Zuloaga eta Zumaia'

Erakusketa:'Zuloaga eta Zumaia'

Irailaren 6tik urriaren 4ra Oxford aretoa

Ignacio Zuloaga jaiotzaren 150. urteurrenean margolariaren eta Zumaiaren arteko harremana aztertzen du erakusketak, informazio panel, argazki, artelan, dokumentu eta ikusentzunezkoen bitartez.

Gehiago irakurri

Dokumentala:'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa'

Dokumentala:'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa'

Irailak 24, 19:00. Doan, gonbidapenak Turismo bulogan Aita Mari zinema

80ko hamarkadako euskal mugimendu antinuklearraren erretratua, Guardia Zibilak manifestazio batean hil zuen Gladys del Estal gaztearen heriotzaren inguruan josia. Emanaldiaren ondoren solasaldia egingo da dokumentalaren egileekin. Natur taldeak antolatutako ekitaldia. Doan, gonbidapena beharko da sartzeko

Gehiago irakurri

Dokumentala: 'Chhaupadi' eta solasaldia Edurne Pasabanekin

Dokumentala: 'Chhaupadi' eta solasaldia Edurne Pasabanekin

Irailak 25, 19:30. Sarrerak 4€ Zumaiako Turismo bulegoan Aita Mari

Emakumeon* Etxearen eskutik, Himalayako emakumeak zapaltzen dituen tradizio baten salaketa eta eskalada uztartzen dituen dokumentala, Edurne Pasabanen partehartzearekin

Gehiago irakurri

Kontzertua: organoa, sopranoa eta tronpeta

Kontzertua: organoa, sopranoa eta tronpeta

Irailak 26, 20:30. Gonbidapenak bezperatik Turismo bulegoan Parrokia

V. Flysch organo zikloaren baitan, kontzertua: Nuria Orbea, Vicente Olmos eta Ainhoa Barredo.

Gehiago irakurri

Hitzaldia:'Santiagoetxea, vicisitudes de un proyecto temerario', Margarita Ruyra

Hitzaldia:'Santiagoetxea, vicisitudes de un proyecto temerario', Margarita Ruyra

Irailak 28, 19:00. Tokia gorde behar da (irailaren 24tik aurrera) Oxford aretoa

Fundación Zuloagaren eskutik hitzaldia, 'Zuloaga eta Zumaia' erakusketaren baitan. Tokia aurrez gorde behar da, irailak 24tik aurrera (09:30-14:00) alondegia@zumaia.eus edo 943861056

Gehiago irakurri

Antzerkia haurrentzat:'Pinocchio', Gorakada

Antzerkia haurrentzat:'Pinocchio', Gorakada

Urriak 4, igandea. 12:00 Aita Mari. Sarrerak 4€ Turismo bulegoan

Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinocchio. Baina, nor da Pinocchio? Zer egiten du mundu honetan? Edo zer egin beharko luke? Galdera horiei erantzuteko, bidaia bati ekingo dio: mundu errealetik imajinaziora, nobela pikareskoaren iruditeriatik animaliaz jositako fabulara. Gure Pinocchio zertxobait punkya da eta XXI. mendean bizi da. Izan ere, oso interesgarria iruditzen zaigu istorioak kontatzeko kode berriak aurkitzea, istorio klasikoak izanda ere.

Gehiago irakurri

Zine Forum: 'Joker'

Zine Forum: 'Joker'

Urriak 8, osteguna. 21:00 Aita Mari zinema

Ostarrena zineklubaren eskutik, zine forum saioa. *[Erne, saioak 21:00etan izango dira aurrerantzean]

Gehiago irakurri

Antzerkia:'Gu primer!', Xentimorik gabe

Antzerkia:'Gu primer!', Xentimorik gabe

Urriak 17, larunbata. 20:00 Aita Mari antzokia

Inazio Tolosa zumaiarrak kide duen Xentimorik Gabe taldea bueltan dator eta oraingoan ere xelebrekeriak eta umorea, musikaz blai. Gaurkoan balentria handi baten berri emango dute Inaziok eta Ramonek: ez amerikarrak, ez errusiarrak; bi euskaldun izan ziren ilargira iristen lehenak (Gu primer!).

Gehiago irakurri

Zine Forum:'Papicha'

Zine Forum:'Papicha'

Urriak 22, osteguna. 21:00 Aita Mari zinema

Ostarrena zineklubaren eskutik, zine forum saioa. *[Erne, saioak 21:00etan izango dira aurrerantzean]

Gehiago irakurri

Antzerkia haurrentzat:'Hai, ametsen arrantzalea'

Antzerkia haurrentzat:'Hai, ametsen arrantzalea'

Urriak 25, igandea. 12:00 Aita Mari

Hitzik gabeko antzezlan honetan, itsas kurkuilu batek ozeanoaren musika egiten du kartoizko ontzi batean. Abiatu da Hai amets arrantzalearen abentura poetikoa, irudimenaren itsasoan barrena.

Gehiago irakurri

Abuztua 2019 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031