"VII Flysch Nazioarteko Organo Jaialdia": Andra Mari Abesbatza eta organo kontzertua

Noiz
uztailak 9, 20:15etan
Non
San Pedro parrokia

Aldundiak antolatutako Jaialdia Orio, Zumaia, Deba eta Getarian ospatuko da uztailaren 2tik 30era

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Flysch Nazioarteko Organoaren Vll. Zikloa antolatu du uztailaren 2tik 30era bitartean, Orio, Zumaia, Deba eta Getarian.


Flysch zikloaren zazpigarren edizioak hasieratik azaldutako helburuetan sakondu nahi du: organoa ezagutaraztea tresna ezezagun gisa, gure ondarea zaindu eta balioestea, eta Gipuzkoako eskaintza kultural turistikoa erakargarriagoa egitea.

Organoa, bere izaeragatik, ezin da seriean egin. Horrek esan nahi du instrumentu bakoitza, artisau-eran sortua, kokatuko den tokirako pentsatuta dagoela. Eraikitzailearen asmoa da ahalik eta ondoen jotzea, espazio aikitektoniko bakoitzak planteatzen dituen baldintza akustikoen arabera; tenplu erljiosoa, auditorioa edo beste edozein leku zibil.

Stoltz anaiek bitxi txiki bat utzi zuten Zumaiarako San Pedro Parrokiarako; 189Oean eraikia, estilo erromantiko frantsesez, 15 erregistro ditu eskuko bi teklatutan eta pedal bat. Tresna hau XVl. mendekoa den aurreko organoaren kaxan dago.

Gauzak horrela, eta egun berean tokia zein doinuak gozatu nahi badira aukera dago uztailaren 9ko kontzertuarekin; Andoni Sierraren zuzendaritzapean, Andra Mari abesbatza eta Alize Mendizabal organojolearen eskutik. Doako kontzertua da.