Antzerkia: "Agurra"

Noiz
Azaroak 5, ostirala, 20:00 - Sarrerak 6€/4€ urriaren 29tik Turismo bulegoan
Non
Aita Mari aretoa

“Maitasuna eta gorrotoari buruzko obra da, AGURRA, barrengo arrangura eta damuari buruzkoa. Iragan berari lotuta dauden bi gizon bakartien istorioa.”

Aita izango dela jakin duen semea, buruko gaixotasuna duela jakin duen aitarengana doa kontu eske, ahanzturan erori aurretik, boxeo borroka bat egiteko prest. Kolpeek, urteetan isildutako minak eta beldurrak azaleratuko dituzte. Gizon “ahularen” eta gizon “indartsuaren” arteko aurrez aurreko honetan, asko dago jokoan. Semeak dena
irabazteko dauka, aitak aldiz, dena galtzeko.