Antzerkia: "Panoli Kabareta" Ganso&cia

Noiz
Abuztuak 15, 19:00. Gonbidapenak bezperatik Turismo Bulegoan
Non
Odietan, eta eguraldi txarra badago Zumaienan

More information about this event…

[*Azkenean Zumaienan izango da emanaldia eguraldiagatik. Agortu dira Turismo Bulegoko gonbidapenak, baina Zumaienan jende gehiago sartzeko aukera dagoenez, emanaldiko atean gonbidapenak egongo dira]. Turismo Bulegoa (10:00 - 14:00 // 15:00 - 19:00). Pertsonako bina gonbidapen gehienez. Emanaldian zehar segurtasun neurriak zainduko dira: distantzia, maskara, norbere tokian eserita egon beharra etab.

“Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da PANOLI KABARETA. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu.”

OHARRA: 10 koronabirusen artean 9k ez diote graziarik ikusten PANOLI KABARETAri.

PANOLI KABARETA COVID-19 garaian sortutako kale antzerki ikuskizuna da. GANSO&Cia eta Cecilia Paganiniren ikuskizunen eszena onenetakoak abiapuntu bezala hartuta sortutako proposamena (Jatorrizkoekin edozein antz txiripa hutsa da). Umorea ardatz duen zirku parodia, ikuslego guztientzat eta bereziki pertsonentzat.