Antzerkia haurrentzat:'Alizia', Glu Glu

Bi saio: 12:00 eta 16:30. Lewis Carrollen “Alizia lurralde miresgarrian” ipuinaren haur antzerkirako moldaketa aurkeztuko du Glu Gluk. Ipuin klasikotik abiatuta gaur egungo haurrei zuzenduta, ikastearen edertasunaz eta beharraz arituko da antzezlana. Kantu, dantza eta antzerkiarekin Alizia neska gazteak hainbat pertsonaia xelebre eta dibertigarri ezagutuko ditu. Haiei esker onartuko du, eskolan erakusten dioten bezala, matematika, ingurugiroa, elikadura eta hizkuntzak ikasteak sekulako onurak ematen dizkigula. Eta, gainera, dibertigarria ere bada!

Sarrerak 4€ Zumaiako Turismo Bulegoan.