Antzerkia haurrentzat:'Jon Braun', Anita Maravillas

Jon Braun indio txiki bat da. Jon Braunek arreba bat dauka. Bat-batean, zoritxarrak banatu egingo ditu. Baina Jon ez da bakarrik sentitzen, bere arrebak ez baitu inoiz ahaztu. Anita Maravillas konpainia, titereen hizkuntza ikerketa, estetika zaindua eta umorea uztartuz, familia osoaren gozogarri bihurtzen da. Oraingo honetan Jon Braun, Imanol Urbietaren abestiko indio ezaguna, aukeratu du, neba-arreben arteko loturaz hitz egiteko, abenturaz eta maitasunez beteriko western batean.

Sarrerak 4€ Zumaiako turismo bulegoan

3+ urte. 55 minutu.

Zuzendaritza: Iván Alonso

Musika: Fran Lasuen

Argiztapena: Ion Chávez

Panpinen sorkuntza: Anita Maravillas Teatro

Eskenografia: ATX Teatroa

Antzeleak: Miren Larrea, Valentina Raposo