Antzerkia haurrentzat: 'Kontukantari', Laenananaranja

Noiz
2018/04/22
12:00
Non
Aita Mari

Antzerki kontzertua txotxongiloekin. Familia osoarentzat. Kontukantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, beste erritmo batzuetara eramanez: reggaea, rapa, bluesa...

Sarrerak 4€ Zumaiako Turismo Bulegoan

Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidai honetan, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikasi ditzaten. Eta honela, Arratoitxoak itsasontzi batera igotzen, lanera joan nahi ez duten Txonbo eta Ziku, edo Nana eta Granu azokan txakur bat erosten ikusiko ditugu.
Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea