Antzerkia:'Zerura eroria', Anodino teatroa

Komedia zoroa, ganberroa eta lotsabakoa. Barre algarakadak eragitea da lan honen funtsa, oinarria eta helburua. Zerbait al dago hil ostean? Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera? Bizitutakoaren arabera erabakiko al da norabidea? Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea hildakoekin joan ahal izateko? Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak? Hildakoen bizipenak? Bizi penak? Hil penak?

Sarrerak 5€ Zumaiako Turismo Bulegoan

Bizitzaldi ezgauza bezain zozo baten ondoren, Armandok zeruan atseden hartu besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira, eta ez zuen espero bere produktibitate eskasak atseden hartzea galaraziko zionik. Orain lurrera itzuli beharko du, bizitzan egin ez zuena egiteko. Sartzerik izango al du?

Antzezleak: Florentino Badiola, Aiora Sedano eta Aitor Fernandino
Testua: Mikel Fernandino
Zuzendaria: Pablo Ibarluzea
Euskarara itzulpena: Iñaki Ziarrusta
Jantziak: Enriqueta Vega
Kartelearen diseinua: Estibaliz Valiño