Erakusketa: Anton Eguiguren

Noiz
Non
Oxford aretoa

Anton Eguiguren margolari zumaiarrak, mihise gainean akrilikoz egindako lan sorta aurkeztuko du erakusketa honetan. Hainbat tamainatako margoak erakutsiko ditu, baina gehienak formatu txikikoak dira. Erakusketaren ardatza erretratuek osatzen dute batik bat, eta horiekin batera badira bodegoi eta paisaiak ere, tamaina handiagoan margotuak, teknika bera erabiliz: akrilikoa, mihise gainean. Azkenik, infografia bat ere sortu du Anton Eguigurenek, Zumaian 1953-54 inguruan jaunartzea egin zuten haurren argazki zahar batetik abiatuta.

Abenduak 13-29, Oxford aretoan

Irekiera: abenduak 13, ostirala, 19:00

Egunero zabalik 18:00-20:00 ordutegian

Asteburu eta jaiegunetan 12:30-14:00 + 18:00-20:00