Erakusketa: 'Argazkiak eta hizkiak Zumaiako hirigintza antolatzeko'
- Noiz
- Maiatzak 7-30, egunero Oxford aretoan
- Non
- Oxford aretoa
Ariketa kolektiboa, hirigintza arloa herritarrengana gerturatzeko ahaleginean: ingurune naturala, mugikortasuna, espazio publikoa, edo etxebizitza bezalako kontzeptuak irudi eta hitzetara eraman dituzte Distira elkarteko kideen argazkiek, eta herritar, elkarte, zein udal ordezkarien testuek.
Maiatzak 7-30, Oxford aretoa
Egunero 18:30-20:30
Asteburuetan 12:30-14:00 + 18:30-20:30
Zumaiako Udalak hirigintza arloa herritarrengana gerturatzeko ahalegina egin nahi izan du ariketa kolektibo honekin.
Ingurune naturala, mugikortasuna, espazio publikoa, etxebizitza, jarduera ekonomikoa, ekipamenduak, ondarea, turismoa, jasangarritasuna eta klima aldaketa, eta inklusibitatea kontzeptuei heldu, eta argazkietara eta testuetara eraman dituzte zenbait zumaiarrek.
Distira elkarteko kideek atera dituzte argazkiak, eta udal ordezkariek, herriko elkarteetako kideek eta herritarrek idatzi dituzte testuak.
Zer iradokitzen digute irudi eta testu horiek? Udalak, galdera horrekin, Zumaiako hirigintzaren inguruan hausnartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak.
Zer iradokitzen digute irudi eta testu horiek? Udalak, galdera horrekin, Zumaiako hirigintzaren inguruan hausnartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak.