Erakusketa: 'Bote prontuan', Las4Laurok

Noiz
Azaroak 13 - Abenduak 7
Non
Oxford aretoa

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.

Oxford aretoan, azaroaren 13tik, abenduaren 7ra arte

  • Astelehenetik ostiralera 18:00 – 20:00
  • Asteburu eta jaiegunetan 12:30 – 14:00 + 18:00 – 20:00

 

“ Liburu bidaiarien proiektu batek elkartu gintuen. Batak besteari deitu zion, besteak besteari eta hark besteari.

Bidaia txiki horren emaitzak eroso sentiarazi gintuen espresioan, eta honek, gure burua hobeto ezagutzera bultzatu gintuen, beste abentura batzuk partekatzera.

Baita gure artean azaleratzen ari den partaidetza komuneko espazio hau babestuko duen izen propio bat: Las 4Laurok.

“Bote prontuan”, hau da, ustekabean, gure lana erakusteko aukera hau zabaldu zaigu: elkarrekin egin ditugun proiektuak, baita bakoitzaren banakako obra ere; artista liburuak, liburu eraldatuak, pintura, zeramika…”

Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu