Erakusketa: 'Dena gezurra da', Olatz Landa

Noiz
Non
Oxford aretoa

Olatz Landaren margoen erakusketa, eta erakusketaren irekieran, ipuin musikatuak helduentzat Maite Arrese + Mau Ziemkiewicz

Oxford aretoan, otsailak 13 - martxoak 1

Egunero 18:00-20:00

Igandeetan 12:30-14:00 + 18:00-20:00

Irekiera martxoak 13 ostegunean, 19:00

'Basatiaren mintzoa', ipuin musikatuak helduentzat

Maite Arrese + Mau Ziemkiewicz

ERAKUSKETA– “Dena Gezurra Da”

"Dena Gezurra Da" erakusketa 2016ean hasitako proiektua baten bigarren zatia da. Alde batetik, Maite Arrese ipuin kontalariaren narrazioetan oinarritutako pinturak daude, ilustrazio literalak izan gabe, ipuin bakoitzean inspiratuta daudenak. Denboran zehar, zenbait ipuin berri sartu dira kontakizunean eta horrekin batera koadroak moldatuz joan dira. Horregatik, erakusketan aurreko koadroen argazkiak erakusten dira, gaur egungo koadroen alboan. Gainera aurreko irudiaren arrastoa ikus daiteke, artistak ez baititu guztiz estali nahi izan. Artelan bakoitzak irudi indartsua du oinarri, izan argazki famatua, maisulan ezaguna edo artistak berak egindako argazkiak. Bestaldetik, artistaren beste lan berriak ere ikusgai daude. Pertsonen irudiak eta siluetak dira, emozioak, ametsak eta pentsamenduak irudikatzeko erabilita. Erakusketaren izenburuak gaur egungo gizartea inguratzen duen faltsutasunari egiten dio erreferentzia. Bere parean, ume eta indigenen irudiek benetako errealitatea ordezkatzen dute.