Erakusketa:'Zergatik hamalau', Iñaki Arrillaga
- Noiz
- Non
- Oxford aretoa
Iñaki Arrillaga oriotarrak Jorge Oteiza herrikidea izan du abiapuntu bere eskultura eta margoak sortzeko unean.
Oxford aretoa, abuztuak 14 - irailak 1
Egunero zabalik 18:30-20:30
Irekiera: abuztuak 14 asteazkena, 18:30
"Erakusketa honetan jaso ditut azken urteotan eginiko lanak: iturri zein erreferentzi nagusi modura Oteiza izanik, nire interpretazio berezia eman diet haren lanei.
Erakusketaren atal batean eskulturak aurkitzen dira. Bertan, Arantzazuko Apostoluak “Arraunlariak” balira bezala daude irudikatuak; honen arrazoia hauxe da: Oteizak “Zergatik hamalau?” galdetzen ziotenean eman ohi zuen erantzuna, arraunlariak zirela alegia.
Bestetik, margoak ditugu: akriliko zein collage teknika erabiliz, hirugarren dimentsioa aurkitzeko helburuarekin kaxa hutsak zabaltzen ditut, Malevichek egiten zuen antzera; ondoren elementu geometriko horiei kolore ezberdinak ezartzen dizkiet, armonia zein orekaz espazioa okupatuz."
Iñaki Arrillaga, Orio, 2019