Kontzertua: Andra Mari + San Pedro abesbatzak

Noiz
Non
Parrokia

Kontzertu berezia San Pedro parrokian: Errenteriako Andra Mari abesbatza ospetsuak eta herriko San Pedro abesbatzak ahotsak batuko dituzte Gabonetako kutsu handia izango duen kontzertu bat eskaintzeko. Egitarauan Camille Saint-Saens musikagile frantziarraren 'Oratorio de Noël' eta bestetik Tomás Aragüesek idatzitako 'Suite de Navidad'.

Bi lan ezberdin izango dira egitarauan, alde batetik Camille Saint-Saens musikagile frantziarraren Oratorio de Noël eta bestetik Tomás Aragüesek idatzitako Suite de Navidad.

Gaztarako obra bat da Saint-Saensek idatzitako lana, 23 urte baitzituen lan hau egin zuenean, eta dirudienez hamabost egunetan idatzi zuen 1858. urteko Gabonetan estreinatu ahal izateko. Estilo honetako lanen antzera, antzezten ez den obra dramatiko bat dugu aurrean, bertan abesbatzez gain bakarlariek eta orkestrak parte hartzen dute. Alde batetik Gabon gaueko kontakizuna izango dugu, baina honekin uztartuta ere Itun Zaharreko testuak agertuko zaizkigu. Musikalki hainbat musikagileren eraginak agertzen dira barrokotik hasi (Back, Haendel) eta erromantizismora iritsi arte (Berlioz).

Tomás Artagüesek idatzitako Suite de Navidad obrak ordea ez du inolako istoriorik kontatzen. Oso ezagunak diren hainbat Gabonetako abestiekin egindako bilduma bat da. Gehienak euskal jatorrikoak dira (Oi Bethleem, Birjina maite, Horra Mari Domingi...) baina badaude beste jatorritakoak ere (Gabon gaba eta Adeste Fideles). Lan honetan garbi geratzen da doinuak harmonizatzeko orduan duen maisutasuna abesti bakoitza hainbat kolore ezberdinez jantziaz.

Kontzertua 20:30ean hasiko da. Aipatutako abesbatzez gain, María Martín sopranoak, Lucía Gómez mezzosopranoak, David de Oliveira tenorrak, Jesús García baritonoak eta Koruko Andre Maria Musika Kaperako kideek ere parte hartuko dute, guztiak Andoni Sierraren zuzendaritzapean.