Sanpedroak 2020

Noiz
Ekainaren 27tik 29ra
Non
Beheko plaza (eguraldi txarrarekin, Zumaiena)

More information about this event…

Bereziak izango dira aurtengo sanpedroak: uda honetan ere kultur ekitaldiek hartuko dituzte Zumaiako kaleak, baina arduraz eta elkartasunez jokatu eta osasuna zainduz halabeharrez. Hain juxtu San Pedro jaiekin hasiko gara ohitura berriak hartzen: gonbidapenak hartu beharko dira bezperan, distantzia gorde, eserita egon une oro, maskara jarri... Baina hori bai, eguraldiak laguntzen duenetan Beheko plazan izango dira ekitaldiak (eta bestela, Zumaienan)

Kultur emanaldietarako jarraibideak

Emanaldi bakoitzeko gonbidapenak Turismo Bulegoan, ekitaldiaren bezperan (egunero 10:00-14:00 eta 15:00-19:00). Helduen ekitaldietarako pertsonako 2 gonbidapen gehienez; haurrei zuzendutako ekitaldientzat, berriz, pertsonako 4.

Leku mugatuak, erabiliko dituzuen gonbidapenak soilik hartu mesedez.

Kultur emanaldietan bertan hainbat arau bete beharko dituzte ikusleek:

  • Leku mugatuak izango dira ekitaldietan, indarrean dagoen araudiaren arabera
  • Pertsonen arteko distantziak gorde beharko dira
  • Maskara jantzita edukitzea beharrezkoa izango da
  • Garaiz etorri, jende pilaketak saihesteko. Banan-banan esertzeko denbora beharko da
  • Sartzean adieraziko zaizue non eseri: helduen emanaldietan, banaka; haurren ekitaldietan, gehienez 4 lagun elkarrekin
  • Une oro norbere tokian eserita egon beharko da emanaldia amaitu arte

Egitaraua: Sanpedroak 2020

  • Ekainak 27, larunbata

09:00 Zumaiako Musika Eskolako dultzaineroekin goiz soinua

18:00 Beheko plazan antzerkia haurrentzat: Azken balea, Tomaxen abenturak

  • Ekainak 28, igandea

09:00 Zumaiako Musika Eskolako eta Tolosako dultzaineroekin goiz soinuak

10:00 Kalejira Trikitxasekin

13:00 Beheko plazan jotak: Voces Navarras

17:00 Aita Marin zinea haurrentzat: Turuleka oiloa

19:30 Beheko plazan ZUMB Big Band

  • Ekainak 29 SAN PEDRO EGUNA

09:00 Tolosako dultzaineroekin goiz soinua

11:00 Parrokian meza abestua San Pedro abesbatzarekin

13:00 Beheko plazan ZUMB: pasodobleak formatu txikian

17:00 Aita Marin zinea haurrentzat: Turuleka oiloa

19:30 Beheko plazan kontzertua: TikTara