SAPERE AUDE SINFONIETTA | RAVEL ETA STRAUSS

Noiz
ABUZTUAK 2, ASTELEHENA, 20:00. Sarrerak: 10 € / haurrak 3 € (uztailak 28tik Turismo bulegoan)
Non
ZUMAIENA

Sarrerak 10€ (haurrak 3€): uztailaren 27an Oxford aretoan (10:00-13:00) eta agortzen ez badira, uztailaren 28tik Turismo bulegoan

Zuzendaria: Carmen Brito López

Gaur egun gertatzen den bezala, mende aldaketek era guztietako mugimenduak eragiten dituzte. XX. mendeko lehen hamarkadetan berpizkunde kultural bat eman zen Donostia-Biarritz ardatzean, korronte artistiko desberdinen igarobide moduko bat. «Belle Époque» deitu izan zaio garai horri. Richard Strauss, Maurice Ravel... artistak bizi, uda eman edo, besterik gabe, mugaren alde batera edo bestera igarotzen zituzten denboraldiak.

 

EGITARAUA

MOTHER GOOSE SUITE [20’]

Maurice Ravel (1875-1937) / (arr: Ian Farrington)

Maurice Ravelek 1908an Mother Goose (Ama Antzara) konposatu zuen piano duorako, eta 1911n orkestra bertsioa ballet bihurtu zuen. Lan honen oinarria XVII. mendeko ipun bilduma bat da. Ravelen musika ederra da, liluragarria, sinplea eta melodikoa. 12 musikarirentzako moldaketa honek, batetik, jatorrizko piano duoaren edertasuna eta intimitatea bereganatzen ditu, eta bestetik, orkestra bertsioaren kolore eta magia.

 

 

DER ROSENKAVALIER, SUITE FROM OPERA [22']

Richard Strauss (1864-1949) / (arr: George Morton)

Der Roserkavalier (Arrosaren zalduna) opera 1911n estreinatu zen, eta laster munduko opera antzoki guztien errepertorioan sartu zen. Hala ere, Suitea 1944 arte ez zen estreinatu. Straussek ez zuen parte hartu, baina 1945ean argitaratzea onartu zuen, seguruenik Bigarren Mundu Gerraren ondorengo egoera ekonomikoaren ondorioz. Arthur Rodzinskik egin zion eskaera hau eta berak zuzendu zuen estreinakoz New Yorkeko Filarmonikarekin. George Mortonek egindako moldaketa hau pasa den udaberrian jo zuten lehen aldiz Finlandian eta Zumaiako emanaldi hau Estatu mailan lehenengoa izango da.

 

Carmen María Brito López Zuzendaria

Bere aitaren, Francisco Brito Báez konpositore kanariarraren, babespean ekin zion musika-ibilbideari. Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoko biolin-jotzailea da, baina orkestra- eta abesbatza-zuzendaritzan ere badabil, eta denboraldi honetan, Juanjo Mena maisuaren zuzendari laguntzailea izan da Tenerifeko Orkestra Sinfonikoan.

“Barrios Orquestados” gizarte-proiektu pedagogikoan kide izateaz gain, EIO Orkestran, OFGCren Akademiako Kanaria Handiko Orkestra Gaztean, IJO-n (Inegale Joven Orquesta) eta beste orkestra profesionaletan ere parte hartu du zuzendari eta biolin-jotzaile gisa.

Sapere Aude Sinfonietta Zumaiako Nazioarteko Musika Jaialdiko orkestra egoiliarra

Musikari profesionalez osaturiko elkargune bat da, non ibilbide pertsonalari merezi duen balioa eta adorea ematen zaion. Taldea bera musika egiteko makina bat bezala ulertuz, eta musika ona zuzenean entzun ondoren, inor axolagabe ez geratzeko nahiarekin.

Fernando Velázquez, Alain Ayerdi, Rubén Díez eta Joxean Pascualek zuzendu dute SAS eta haiekin batera bakarlari bikainak ari du dira: Georgy Vasilenko biolin-jotzailea, Carmen Becerra gitarrista, eta Miren Urbieta-Vega eta María Alonso abeslariak. Estatu mailan zein Europa mailan lanak estreinakoz aurkeztu dituzte: Premiére Rhapsodie (C. Debussy / arr: Tod Palmer) Souvenir du Voyage,1967 (Bernard Herrmann), Symphonic Dances for Chamber Ensemble (S. Rachmaninoff /Arr: I Farrington), Enigma Variations for Chamber Ensemble (E.Elgar /Arr: George Morton).