Agenda

RSS icon
2018/07/13-ko hitzorduak
Erakusketa:'Jose Kareaga artisaua/artista'

Erakusketa:'Jose Kareaga artisaua/artista'

2018/07/05 18:30 - 2018/07/22 Oxford aretoa

Margolari bokazioa zuen grabatzailearen ondarea biltzen du erakusketak, haren heriotzaren 10. urteurrenean. Zumaiarekin lotura estua izan zuen artisau eta artista eibartarrak, eta margolaritzan nahiz grabatugintzan egindako lanak ikus daitezke Oxford aretoan. Horiekin batera, Kareagaren munduan murgilduko gaituzten argazkiak, lanerako erremintak, katalogo eta prentsa-dosierrak... Webgunea ere jarriko da martxan Kareagaren ondarea ezagutarazteko: www.josekareaga.eus

Gehiago irakurri

TIKTARA & ZUMB & ASTINDU

TIKTARA & ZUMB & ASTINDU

2018/07/13 22:30 Ondartxo

Uztailak 13an izango da azkenean TikTara, Musika Banda eta Astindu elkartearen elkarlaneko emanaldia. Hasiera batean Maiatza Dantzan egitaraua ixteko ekitaldia behar zuena uda betean eskainiko da azkenean, Ondartxon.

Gehiago irakurri

« Uztaila 2019 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031