Agenda


Erakusketa: 'Amalur', Maider Azurmendi
Urtarrilak 8 - 31 — Oxford aretoaNaturaren izaera zaurgarria eta era berean irmoa islatzen du Maider Azurmendik Oxford aretoan kokatu duen eskultura multzoak. Itsas ertzean jasotako egur pusketatik abiatuta lan zeramikoak sortu ditu, ikuslea eskultura garaikidera hurbiltzeko asmoz

Aita Mari zinema urtarrileko asteburuetan
Urtarrileko asteburuetan, zinema helduentzat. Zineko sarrerak emanaldien aurretik, Aita Marin bertan — Aita Mari zinemaHelduentzako zine emanaldiak 19:00etan dira. Urtarrilean: 'Madame Curie', 'Nieva en Benidorm', 'El inconveniente', 'El manual de la buena esposa' eta 'Perfumes'. Sarrerak Aita Marin bertan emanaldiaren aurretik

Zinema haurrentzat urtarrileko asteburuetan
Urtarrileko asteburuetan, zinema haurrentzat. Zineko sarrerak emanaldiaren aurretik, Aita Marin bertan — Aita Mari zinemaHaurrentzako zinema emanaldiak Aita Marin 16:30ean. Urtarrilean: 'Ninja a cuadros', 'Ipuin herriko berriak', 'Los Croods: una nueva era', 'Rocca cambia el mundo' eta 'Mi amigo Pony'. Sarrerak zineman bertan emanaldiaren aurretik.

Antzerkia: 'Konpromisoa', Txalo produkzioak
Urtarrilak 30, LARUNBATA, 19:00. Sarrerak aurrez bakarrik (Turismo Bulegoan) — Aita MariSARRERAK AGORTUTA!!!! [*Erne, SARRERAK AURREZ BAKARRIK, TURISMO BULEGOAN. Antzerkietan takilla itxita] Tomas eta German aspaldiko lagunak dira. Tomas sasi autore bat da eta German, bere lanbidean arrakasta handirik gabeko aktorea. Diru arazoak, aspaldiko sumindurak eta bai ala bai saldu beharreko apartamentu bat; horiei erantsi itxuraz tentel samarra den erosle bat. Korapilatzen joango den joko maltzur honetan nor ote egiazko biktima?

'Gauekoak', Kukai Dantza
Otsailak 4, osteguna, 19:00. Sarrerak aurrez bakarrik, urtarrilaren 30etik Turismo Bulegoan — Aita Mari'Beste Bat!' zikloaren baitan, 'Gauekoak', Kukai Dantzaren ikuskizuna. Sarrerak 5€, urtarrilaren 30etik aurrera Turismo Bulegoan (943143396)

Antzerki gaztea: 'Porno vs. Afrodita', Benetan Be teatroa
Otsailak 5, ostirala, 19:00. Sarrerak aurrez bakarrik, urtarrilaren 30etik Turismo Bulegoan — Aita Mari antzokia«PORNO vs AFRODITA (edo I ♥#gorkaurbizu)» izango da heziketa sexual eta afektiboa ardatz hartuta, helduei eta oraindik heldu ez direnei zuzendutako umorezko antzerkia. Dena, zuzeneko musikaz blai. Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.

'Urolatik barrena', Urval Ensemble
Otsailak 19, osteguna, 19:00. Sarrerak aurrez bakarrik, otsailaren 13tik Turismo Bulegoan — Aita Mari'Beste Bat!' zikloaren baitan, 'Urolatik barrena' ikuskizuna, Urval Ensemble, Gorka Hermosa eta Jon Maiarekin. Sarrerak 5€, otsailaren 13tik aurrera Turismo Bulegoan (943143396)