2016an Geoparkeak Europako Geoparkeen Sareko Koordinazio Batzarra hartuko du

2015/09/25
Asteazken honetan eman da erabakiaren berri Finlandian, Europako Geoparke guztiak Rokua Geoparkean egiten ari diren batzarrean.

Europako Geoparkeen Sareko (European Geoparks Network) 37. Koordinazio Batzarra Euskal Kostaldeko Geoparkean egingo da 2016ko martxoaren 16tik 19ra. Bilkura honek Europako 22 herrialdetan barreiaturik dauden 65 geoparkeetako ordezkariak bilduko ditu, ehun pertsona baino gehiago.

Erabakia asteazken honetan eman da ezagutzera Finlandian, Europako Geoparkeen batzordea bertan baitago bilduta, Rokua Geoparkean. Bertaraino joan dira Leire Barriuso, Geoparkeko gerentea, eta Asier Hilario, zuzendari zientifikoa.

Europako Geoparkeen Sareak urtean bi aldiz egiten du kide guztien arteko koordinazio batzarra, azken aurrerapausoak aztertu eta kideen arteko jarduera eta programak koordinatzeko.

Gogoratu, Euskal Kostaldeko Geoparkea 2010. urteaz geroztik da Europako Geoparkeen Sareko kide.