Bixigua, Olagarroa, Txakolina, Gazta eta bertako produktuak dastatzeko aukera emango digu Kosta Gastronomikak

2016/06/18
Kosta Gastronomika ekimena aurkeztu dute eskualdeko udalek, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo eskaintza gastronomiaren altxorretan oinarrituz. Parrilla, txakolina, bisigua, azoka, gazta eta flyscheko olagarroa dira Urola Kosta eskualdeko gastronomiaren ordezkari garrantzitsuenetakoak, eta hauek ezagutzeko esperientziak egiteko aukera eskainiko du Kosta Gastronomika ekimenak.

Zer da Kosta Gastronomika?

Kosta Gastronomikaren eskaintza eta marka gure eskualdeak gastronomiaren arloan dituen baliabideetan oinarritzen da. Marka hau oinarritzen da gure eskualdearen ordezkari diren goi mailako produktuetan.

320x162

Eskualdeak enbaxadore nagusi bat du, PARRILLA, eta herri bakoitzak berea: Getariak txakolina, Oriok bisigua, Zarautzek azoka, Aiak gazta eta Zumaiak Flyscheko olagarroa.

Esperientziak

Kosta Gastronomika ekimena ez da, ordea, produktura mugatzen, izan ere, produktu horien inguruko esperientziak eskainiko dizkie bisitariei:

  • Getarian txakolinaren ibilbidea
  • Orion bisigua prestatzen ikusteko eta dastatzeko esperientzia
  • Zumaian Flyscheko olagarroa nola harrapatzen den ezagutu eta dastatzeko esperientzia
  • Zarautzen, azoka, gure baserritarren lanaren emaitza kooretsua

Esperientzia hauek herri bakoitzeko turismo bulegoan erreserbatu ahal izango dira eta Flyscheko olagarroa www.geoparkea.com webgunean ere bai.