Europako Geoparkeen 37. Biltzarra bihartik aurrera

2016/03/15
Bihartik hasi eta larunbata arte (Martxoak 16-19 bitartean) Europako Geoparke guztietako ordezkariak bilduko dira Euskal Kostaldea UNESCOren Munduko Geoparkean.

Egun horietan hainbat bilera eta ekitaldi izango dituzte Europako Geoparkeek 37. aldiz ospatzen duten biltzar nagusi honetan parte hartzen duten kideek. Biltzarkideak Mutriku, Deba eta Zumaiako ostatuetan egongo dira eta ekitaldiak ere bertako hainbat aretotan egingo dira. Horrez gain Donostia inguruak, Albaola eta Geoparkea ezagutzeko txangoak egiteko aukera ere izango dute.