"Euskal baserriaren sekretuak" esperientzia turistiko berria Zumaian

2019/08/22
Bisitatu benetako euskal baserri bat eta ezagutu bertako produktuak eta bizimodua.

 

Aurtengo udan Santa Klara baserriak bere ateak zabaldu ditu kanpotarrek nahiz bertakoek benetako euskal baserri bat ezagutzeko aukera izan dezaten eta bertako produktuak dastatu ahal izan ditzaten.

Haurrekin egiteko aproposa den bisita gidatu honetan euskal baserri bateko egunerokotasunean murgiltzeko aukera ematen da, bertako bizilagunak eta produktuak ezagutuz eta sagardoa nahiz gazta dastatuz.

Bisita egin ahal izateko erreserbak hemen egin daitezke baina baita turismo bulegora joanez edo haiekin harremanetan jarriz.

Tel. 943143396

@: turismoa@zumaia.eus