Geoparkearen bisita gidatuak etenda azaroaren 4a arte Zumaian eta Deban

2020/10/23
Zumaia eta Deban azaroaren 4a bitartean Geoparkeak antolatuak zituen bisita gidatuak bertan behera geratu dira Covid -19ak eragindako osasun egoeragatik.

Kontutan izanda Eusko Jaurlaritzak herri horietara joatea gomendatzen ez duela eta jende bilkurak 6 pertsonetara mugatu dituela, Geoparkea ez du bidezkoa ikusten herri hauetan bisita gidatuak egitea egoera hobetu arte.

Gai honen inguruan egon daitezken aldaketa guztiak bere webgunearen (www.geoparkea.eus) eta sare sozialen bitartez jakinaraziko ditu.

Azpimarratu nahi dugu Mutrikun programatuta dauden bisita gidatuak normaltasunez egingo direla, talde oso txikietan.