Martxoaren 7an haurrentzako "Hegazti migratzaileen ginkana" Algorri Interpretazio zentroan

2015/03/05
Hilero zumaiarrentzat antolatu ohi dituzten ekintzetako bat izango da. Ginkanan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.

Hilero Algorri Interpretazio Zentroan doako ekintzak antolatzen dituzte zumaiarrentzat. Datorren martxoaren 7an, larunbatean, 8-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako "Hegazti migratzaileen ginkana" antolatu dute. Jolasaren helburua hegazti migratzaile ezberdinak aurkeztea izango da. Algorritik hasita Santiago hondartza aldera oinezko irteera egingo da. Haurrak bost taldetan banatuko dira, eta talde bakoitzak lau froga gainditu beharko ditu. Frogak hegaztien ezaugarri batean oinarrituko dira: bizitokia, elikadura, ugalketa eta migrazio mota. INFORMAZIOA: * Eguna: Matxoaren 7a, larunbata. * Elkartze-puntua: Algorri Interpretazio Zentroan. * Adina: 8 urtetik aurrera. * Iraupena: 2,5 ordu. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:30tara. IZENA-EMATEA: Jolasean parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, parte hartze kopurua mugatua baita. Izena eman daiteke Algorri Interpretazio Zentrora bertan (Juan Belmonte kalea, 21), 943 14 31 00 telefonora deituz edota info@algorri.eu helbidera idatziz. Bestalde, hurrengo larunbatean, martxoaren 14ean Zumaiako Zuhaitz Eguna ospatuko da. Irteera eguerdiko 12:00etan abiatuko da Ignacio Zuloaga plazatik.