"Olarro Eguna" ospatuko da irailaren 19an

2015/09/03
Olagarroa jan, bertako ohiturak ezagutu eta jai giroan eguna pasatzeko aukera aproposa!

Zumaia eta Deba arteko harraldea beti izan da herritarrentzako elikagai iturria. Kostalde ikusgarri honetako biodibertsitateari esker ugariak dira bertan hainbat espezie, horien artean Olagarroa edo "Olarrua". Eta zumaiarren sukaldeetan ere eragina izan du horrek.

Urtero, iraileko hirugarren larunbatean ospatzen den jai hau olagarroa erosi, sukaldatu, jan eta gozatzeko aitzakia baino zerbait gehiago da. Egitarau zabal bat osatzen duten hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera ematen digu: lehiaketa gastronomikoa, bazkari herrikoia, musika ekitaldiak, batel estropada herrikoia, etab.

Zatoz Zumaiara eta goza ezazu egunaz!

Egilea: Carlos de Clos