Hondartzak

ISO 14001

ISO 14.001 ziurtagiria

 

Zumaiako Udala herriko bi hondartzetan ISO 14.001 ziurtagiria ezartzeko prozedura ari da aurrera eramaten. ISO 14.001 Ingurumena Kudeatzeko nazioartean finkatutako sistema bat da. Zumaian aurrera eramaten ari diren helburuen artean daude, hondartzetako zerbitzu guztiak ingurumenarekin errespetuan aritzea eta ahal den neurrian, inguruneari egin dakizkiokeen kalteak gutxitzea.

 

ZUMAIAKO HONDARTZEN INGURUMEN-POLITIKA

Zumaiako Udalak Itzurun eta Santixoko hondartzetan, herriko biztanle eta bisitarien atseden eta gozamenerako inguru natural paregabea dauka.

Zumaiako biztanleak etorkizunean ere pozik egon daitezen eta ingurumena babesteko dugun erantzukizuna bete dezagun, garapen sozioekonomikoa eta ingurumenaren zaintzea bateragarri egin behar ditugu. Hori dela eta, poluzioa prebenitzeko eta hondartzen eguneroko kudeaketan ingurumena sartzeko konpromisoa hartu dugu, ingurumenarekiko jokaera egunez egun hobetuz.

Giza jarduera guztiek bezala, gure hondartzen erabilerak eta kudeaketak ingurumenean eragina du, eta, horregatik, gure ingurumen-alderdi nagusiak identifikatzeko eta ebaluatzeko konpromisoa eta gure langileak euren jarduerari lotutako alderdiei buruz trebatzeko konpromisoa hartu dugu, sentsibiliza daitezen eta haien lanpostuko portaerak gure konpromisoa islatu dezan.

Ingurumena etengabe hobetzea da, ingurumen-legeria betetzeaz gain, gure erronketako bat, eta, horretarako, alderdi nagusiak murrizteko ingurumen-helburuak, -xedeak eta -programak zehaztuko eta berrikusiko ditugu.

Era berean, erakundeak indarreko legedia bete eta betearazteko konpromisoa hartzen du, bai ingurumen arlokoa bai eta hondartzen funtzionamendu egokirako hartutako bestelako konpromisoak ere.


Jon Iraola, Ingurumen zinegotzia

2016eko ekainaren 1ean