Abesbatzak eta musika taldeak

San Pedro Txiki abesbatza

 San Pedro abesbatza:

 

San Pedro Abesbatza 1984an sortu zen, ordu arte parrokian soilik abesten zuen korua, honen sustrai izan zelarik. Urte hauetan musika estilo ezberdinetara ireki da hainbat emanaldi eskSan pedro abesbatza_berriaaini dituelarik, bai Euskal Herrian baita bertatik kanpo ere.  Begirada berezia bota nahi diote herriko ondare musikalari, obra ezberdinak berreskuratuz eta dagoen errepertorioa zabalduz, era berean baita gaur egungo euskal musikagileek idazten duten musikari ere. 2009an Errenterian ospatu zen LXIII. Gabon Abesti Sariketa Probintzialean lehen saria jaso zuen abesbatza federatuen mailan.

 

Amaia Aldalur Goikoetxea

 

Donostiako Musika Kontserbatorioan burutu zituen piano eta ganbera musikako goi mailako ikasketak Maruxa Llorente eta Christian Ifrim irakasleekin.  GU GEU ganbara taldearen kide sortzaile da eta talde honekin Euskal Herrian eta Penintsula osoan emanaldiak egin ditu. Koruen munduan ere ibilbide luzea du Zumaiako San Pedro Abesbatzan ez ezik  Errenteriako Landarbaso Abesbatzarekin ere parte hartu baitu, pianista eta  abeslari moduan. Honez gain 2008ko udaran  Zumaiako San Pedro abesbatzako zuzendaritza hartu zuen.

 


 

Beheko Plaza Abesbatza:


Orain dela 27 urte, pentsiodunen egoitza ireki zen. Inauguraziorako abesbatza talde bat sortu zen; eta, oso esperientzi ona izan zenez, aurrera egitea erabaki zuten.

Lehenengo zuzendaria Eduardo Zubia (g.b) izan zen. Saio batzuen ondoren, Insersok antolatutako Hirugarren Adinekoentzako txapelketara aurkeztu ziren 1979. urtean, eta 3. saria lortu zuten. Arrakasta ikusita, abesbatzarekin jarraitzea erabaki zuten.Beheko Plaza abesbatza

Valentin Manterola izan zen bigarren zuzendaria. Valentinek bultzada handia eman zion abesbatzari. Madrileko Alcala Antzerkian ospatu zen Hirugarren Adinekoentzako Abesbatza Txapelketan lehengo saria irabazi zuten, 1983. eta 1986. urteetan. Urte horietan, kontzertu ugari eskaini zituzten Euskal Herri osoan.

Agustin Zubimendik zuzentzen du abesbatza 1988. urtetik hona. Zuzendari berriaren lanari esker, abesbatza berritu egin da, partitura berriak ikasi dira, eta oso maila duina izatea lortu da. Azken urte hauetan, abesbatzak Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan abestu du. Halaber, 1999. urtean, abesbatzak lehenengo saria lortu zuen Donostiako Antzoki Nagusian ospatu, eta Gipuzkoako Diputazioak antolatutako Helduentzako Abesbatza Lehiaketan.

 

Herriko txistularien taldea:

 

Txistulari taldea

 

 

Herriko txistulari taldea XIX. mendean sortu zen Zumaiako Udalaren babesean. XX. mendearen azken laurdenean Jeronimo Egaña Goikoetxeak birsortu egin zuen txistulari taldea, eta, haren lanari esker, 70eko hamarkadan, 100 partehartzaile baino gehiago izan zituen. Jeronimo Egaña, txistulari taldeko zuzendari izateaz gain, musika akademiako zuzendaria zen.

Ekintzarik aipagarrienak:

  • 1988. urtean bira musikala egin zuten Italian.
  • Zumaian eta beste zenbait herritan ospatutako txistularien alarde, diana, alborada, kalejiratan parte hartu dute, eta hainbat kontzertu eman dituzte.


Egun, txistularien egoitza "Ubillos Jauregian" dago.
Telefono zenbakia: 943 861183.

 

 

Musika Banda:

 

1860. urterako bazen Zumaian musika banda, lan ugari egindakoa, gainera: dantzaldietan, kontzertuetan, ekintza erlijiosoetan eta beste hainbat ekitaldietan parte hartzen zuen. Garai hartako partaide kopurua 40 ingurukoa zen, horietako asko eta asko oso gazte hasitakoak.

Zumaiatik kanpo ere ibili zen garai hartako Musika Banda; esaterako, 1905ean Banden lehiaketa bat irabazi zuten, eta gaur egun ere bandaren ikurrinean dago zintzUdal Musika Bandailik txapeldunei emandako domina hura. Zuzendariei dagokionez, Musika Bandak maila eta ospe handiko zuzendariak izan ditu; izan ere, lehiaketa publikoak antolatzen zituzten zuzendariak aukeratzeko.

Hona hemen Gerra Zibilaren aurretik izandako zuzendariak:

Leandro Zabala jauna.
Luis Urteaga jauna.
Evaristo Goikoetxea jauna.
Pablo Goikoetxea jauna.
Gonzalez Bastida jauna.

Baina Gerra zibilaren urteetan garai gogorrak bizi izan zituen Musika Bandak, eta ondorioz, bere lana asko gutxitu zen. Behin gerra bukatuta, Juan Goikoetxea jaunak hartu zuen Musika Banda zuzentzeko ardura zaila, gerraren ondorengo urteak gogorrak izan baitziren.

25 urte inguru egin zituen Goikoetxea jaunak zuzendari moduan, harik eta, 1962an, Jose María Lizaso Jaunak ordezkatu zuen arte. Ondoren, zortzi urteren buruan, Musika Banda desagertu egin zen. 1980an, ordea, berriro sortu zen Musika Banda, Antonio Tapiaren eskutik sortu ere. Lan handia egin zuen Tapiak, herriko hainbat eta hainbat haur eta gazte sartu baitzituen musika munduan (Herriko Musika Eskolaren, Txistularien Bandaren eta Musika Banda Txikiaren ardura ere bazuen). Hamasei urtez izan zen bandako zuzendari, eta urte horietan Musika Banda 60 partaide izateraino iritsi zen. Musika bandak hainbat kontzertu, kalejira eta dantzaldi eskaini zituen, Zumaian bertan ez ezik, baita Zumaiatik kanpo ere.