ZOZ

Sare neutro, ireki, libre eta mankomunatua izango da, eta datozen hilabetetan egingo dira beharrezko lanak. Elkarlanerako hitzarmena sinatu berri duten Guifi·net fundazioa eta Zumaiako Udala dira proiektuaren sustatzaileak.

ZOZ Zuntz Optikoa Zumaia proiektuaren baitan sortuko den sarea belaunaldi berriko zuntz optiko ultra-azkarreko sarea izango da, eta sare horretan parte hartzen duen zumaiar oro izango da sarearen jabe. Sare hau herri osora iritsiko da, baita orain arte zuntz optikorik gabe zeuden Oikia, Artadi eta Narrondora ere.

Guifi.net fundazioaren eta Zumaiako Udalaren arteko hitzarmena

Lanak, zortzi hilabeteko epean

Herritarrek zuzenean ikusi eta biziko dute Zumaiako zuntz optikoaren sarearen hedapena. Zuntz optikoa hedatzeko lanak sektoreka egingo dituzte, ondobidean, zortzi hilabeteko epean. Datorren hastean bertan hasiko dituzte lanak, Paolbidetik. Azaroa bukaerarako Paolbidean eta Alde Zaharrean zuntz optikoaren herri sarea erabili ahal izango da.

"Datozen hilabeteotan informazio gehiago jasoko dute herritarrek, baita ekitaldi birtualetarako gonbidapenak eta Zumaiako zuntz optikoaren sareko operadoreen zerbitzu-eskaintzak ere. Gainera, sarearen instalatzaileak ikusiko dituzte kaleetan", azaldu du. Unean-unean emango zaie instalazio lanen inguruko informazioa eremu bakoitzeko biztanle guztiei, zuzenean edo bizilagunen komunitateen bidez.

Informazio gehiago: labur.eus/ZOZ

Albisteak: