KALE ANTZERKIA: "Turistreatzen", Trapu zaharra

Quand ?
Irailak 11, larunbata, 19:00. Gonbidapenak irailaren 10etik aurrera Turismo Bulegoan
Où ?
Odietan (euria eginez gero, Zumaienan)

[*Erne, ORDUA 19:00] Bidaia agentzia batek promozio stand bat jarri du kalean, jendeari bere punta-puntako produktua erakusteko: "Bakoitzaren borondatez sortutako bidaia birtualak". Etxekoandre bat sarituko dute itsas bidaia birtual batekin, eta han antolatuko dute bidaia hori zuzenean. Bere fantasia guztiak askatuko dira bidaia honetan, batere ohikoak ez diren fantasiak.