Bihartik irekita izango da komentuko erromesen aterpea

2015/06/02
Aurten ohi baino denbora luzeagaoan izango da irekita, lau hilabetez. Irailaren 30a arte izango da irekita.

Bihar, ekainak 3, irekiko da komentuko erromesen aterpea. Ohi baino lehenago irekiko ditu aurten ateak. Azken urteotan nabarmen hazi da erromesen presentzia herrian, eta erromesak urte osoan ibiltzen badira ere, uda garaian nabarmen igotzen da.

Iaz arte uztailean eta abuztuan izaten zen irekita aterpea, baina apustu sendotu  du aurten Zumaiako Udalak. Hala, bihartik irailaren 30a arte, hutsik egin gabe, irekita izango da.

 

Erromesentzat bakarrik

Uda garaian eta kredentziala dutenak soilik, hau da, ibilbideko  zigiluak biltzen dituen txarteldunak bakarrik hartu ahal izango dute aterpe bertan.

 

25 lagunentzako lekua du, eta gaua pasatzea 8 euro kostatuko da.