Bisita gidatuak San Telmo ermitan eta Kofradian

2020/07/16
San Telmo ermita nahiz Kofradia bisitagarri egongo dira udan zehar

San Telmo ermita eta kofradia bisitatzeko aukera izango da uztailaren 1etik irailaren 13ra, udaleko turismo eta kultura sailek antolatutako ekimen bati esker.

San Telmo ermita astean hiru egunetan (asteazkena, ostirala eta igandea) zabalduko da goizeko 11:00ak eta 14:00ak bitartean. Horrez gain goizeko 11:30etan bisita gidatua euskaraz egingo da eta 13:00etan gazteleraz egiteko aukera izango da.

Kofradia, berriz, astearte eta larunbatetan bisitatu ahal izango da arratsaldeko 17:00ak eta 19:30ak bitartean. Hemen ere bisita gidatua egiteko aukera izango da 17:30etan euskaraz eta 18:15etan gazteleraz.

Ordaindu beharrekoak diren sarrera eta bisitak kreditu txartelarekin bakarrik ordaindu ahal izango dira.

Informazio gehiago hemen.