Bisita gidatuen eskaintza berezia Gabonetan

2020/12/17
Etenda zeuden bisita gidatuak berriro abian dira, Gabon jaietarako egitarau berezi batekin.

Pandemiaren ondorioz ezarritako mugikortasun murrizketek eragin zuten etenaren ondoren, berriro abian dira Geoparkea ezagutzeko eskaintzen diren bisita gidatuak, Gabonetarako programa berezi batekin.

Beti bezala egitarauari buruzko informazio gehiago lortzeko eta erreserba egiteko aukera www.geoparkea.eus webguneak ematen digu.

Aprobetxa itzazue Gabon jaiak Geoparkeari buruz zerbait gehiago ikasteko!