Euskararen jatorria eta euskal kultura ezagutzeko aukera bihar Zumaian

2019/08/23
Bihar, abuztuak 24, "Euskareren enigma" bisita gidatua egiteko aukera eskaintzen digu Euskal Kostaldeko Geoparkeak.

Kanpoko lagunak dituzu bisitan? Edo zuk zeuk Europako kulturarik antzinakoenetakoa ezagutu nahi duzu? Eta gure kontinentean zaharrenetakoa den hizkuntzaren bitxikeria batzuk ezagutu nahi? Zumaiako alde zaharrean egingo dugun bisita gidatu honetan, euskal kulturaren, hizkuntzaren, mitologiaren, kirolaren eta tradizioen alderdirik ezezagunenak deskubrituko ditugu. Gainera, antzinako arrain salmenta aretoa ezagutzeko aukera izango dugu eta benetako elkarte gastronomiko batean pintxo bat dastatuko dugu.

Erreserba egin ahal izateko, egin klik hemen.

Biharko bisita gidatua gazteleraz izango da, kanpotarrek gure kultura ezagutu ahal izan dezaten.