Turismoko Udal Agintariak Fitur-en dira

2016/01/20
Zumaiako Alkate Oier Korta, Turismoko Zinegotzi Jon Iraola eta Teknikaria Esti Irureta Madrilen egiten den turismoko azoka ezagunean dira Zumaia ordezkatzen.

Urtero bezala Udalaren ordezkaritza bat joan da Euskadik jarri duen stand-ean eta bertan egiten ari diren ekitaldi ofizialetan Zumaia ordezkatzeko asmoz.

Bestalde Euskal Kostaldeko Geoparkeak Unesco-ren sarean sartu izana aurkeztuko du eta aurkezpen ekitaldi horretan ere izango dira gure ordezkariak.

Kontuan izan behar da urtarrilaren 20tik 24ra 36. edizioa izango duen FITUR azoka hau munduan egiten diren turismo azoketan garrantzitsuenetako bat dela: 2015ean, adibidez, 165 herrialdetako 9.419 enpresa izan ziren azokan beren produktuak erakutsi zituztenak eta 125.084 profesional,  97.467 bisitari eta 60 herrialdetako 7.398 kazetari  jaso zituen. Ondorioz azoka hau turismoko enpresa eta helmugentzat munduko erakusleiho handienetako bat dela esan daiteke.

Zumaiako ordezkariak FITUR-en