COVID-19

COVID-19aren krisia dela-eta, udal mailan hartutako neurriak, martxan dauden zerbitzuak eta erakunde desberdinen diru-laguntzen inguruko informazioa topatuko duzu hemen.

2020ko urria:

Osakidetzaren ohar informatiboa: BAHEKETA ZUMAIAN

2020/10/26

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 

 ZEINEK?

ZUMAIAko herritarrak, 13 eta 40 urte bitartekoak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

PCR probak ateratzeko azpiegitura Zumaiako AITZURI pilotalekuan (Victoriano Arrate hiribidea) jarriko da, astelehenetik, urriak 26, asteazkenera, urriak 28ra arte. PCRak honako ordutegian egingo dira:

Astelehenean: 15:30-19:30

Asteartea eta asteazkenean: 08:30-14:00 eta 15:30-19:30

 

PCR lagina hartu nahi duten udalerriko ikastetxeetako IKASLEEK EZ DUTE HITZORDUA ESKATU BEHAR, hitzordua ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin antolatuko baita.

Gainerako biztanleentzat, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA, telefono honetara deituz

Zumaiako osasun zentroan: 943 00 64 90

Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

 

Hitzorduak ematen bihartik, astelehena, 08:00etatik aurrera hasiko dira.

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Hedabideei astelehenean, urriak 26, 15:30ean erantzungo zaie.

 

 SCREENINGA DELA ETA EGINDAKO PCR PROBARI BURUZKO

INFORMAZIOA PAZIENTEENTZAT

Koronabiruserako PCRaren lagina hartu ondoren, honako hau egin beharko duzu:

  • PCRaren emaitza jakin arte, komenigarria da gizarte-harremaneko jarduerarik ez egitea, eta maskara erabiltzeari eta segurtasun-distantzia mantentzeari arreta jartzea.
  • Egindako probaren emaitzak 72 ordutik beherako epean jasoko dituzu, SMS bidez, positiboa zein negatiboa izan (horretarako, zita ematean, telefono mugikorraren zenbakia utzi behar duzu).

 

Positiboa bada, telefonoz ere deituko zaizu.

  • PCRa egiteko 72 orduko epea igarota emaitzarik jasotzen ez baduzu, zure osasun zentroko telefonora deitu beharko duzu.

 

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko esta osasun-zentroa deitzeko.

Covid-19aren hedapena murrizteko neurri berriak hartu ditu Zumaiako Udalak

2020/10/23

Zumaian baheketa egitea aurreikusten du Osakidetzak, eta Udala beharrezko antolaketa prestatzen ari da dagoeneko

2020/10/22

....................................................................................................................