Herritarren partaidetza, etorkinak, berdintasuna eta gaztedia

 

Helbidea: Zumaiako Udaletxea, Foruen Enparantza, 1. Bigarren solairua.
Tel: 943 86 50 25 (404 luzapena)
Helbide elektronikoa:
berdintasuna@zumaia.eus

 II.plana logoa

Berdintasuna:

Emakumeek eta gizonek gizartean bete ohi duten papera modu garrantzitsuan aldatu bada ere, emakumeek harremanen hierarkizazioan eta gizartean duten kokapen desberdina nabarmena da. Kokapen horrek jatorria du sexuaren arabera esleitzen diren gizarteko eta kulturako jokabide estereotipoetan eta ereduetan.

Berdintasun Sailak emakumeen eta gizonen aukera berdintasun politika bultzatzea du helburu, aukera berdintasun printzipioa modu praktikoan, eta eraginkorrean aplika dadin pixkanaka bermatzeko.
Berdintasunezko gizartea lortzeko bidea honako helburu hauek lortzeko ekimenetan eta programetan oinarritzen da:

  • · Aukera berdintasunari dagokionez, udaleko esku-hartzea bultzatzea eta indartzea.
  • · Zumaiako emakumeek gizartean parte har dezaten indartzea eta gehitzea.
  • · Hiriko emakumeen beharrei erantzun integrala ematea.
  • · Errespetu, elkartasun eta berdintasun balioak garatzea, heziketaren, prestakuntzaren eta informazioaren bitartez.
  • · Emakumeen aurkako bazterkeria eta indarkeria jarrerei aurrea hartzea. Udalak indarkeria kasuetan jarraitu beharreko protokoloa eratu du hainbat erakunderekin batera, euren arteko koordinazioa bermatzeko, eta ahalik eta arretarik egokiena eskaintzeko indarkeria pairatu dutenei.

Partaidetzarako espazioak
Berdintasun helburu horiek lortzeko, herritarrek esku-hartzea, botere publikoak eta erakundeak lankidetzan jardutea eta udaleko sail guztiek zeharkako ekintza koordinatua garatzea beharrezkoa da.

Horretarako, Berdintasun Foroaren laguntza dugu. Bertan, herriko emakumeek hartzen dute parte. Gainera, beste herri administrazio batzuekin ere lan egiten dugu, esaterako, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta beste hainbat udalekin. Emakumearen ikuspuntutik begiratuta, foroak herritarren onurarako izango diren ekarpenak egiteko aukera ematen du.

Halaber, Hezkidetza Foroarekin ere kontatzen dugu. Aipatu Foroa eskualdeko ikastetxeek, Soladura eskolak, Zarauzko berritzeguneak, eta Zarautz, Aia, Orio, Getaria eta Zumaiako Udalek osatzen dugu, gizartea eraldatzeko helburuz.

ZUMAIAKO II. BERDINTASUN PLANA

Berdintasunaren inguruko legeak:

- Europar Batasuneko oinarrizko eskubideen gutuna (aukeratutako artikuluak).

- Uztailaren 31eko 27/2003 legea, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua arautu duena.

- Abenduaren 28ko 1/2004 lege organikoa, gereno indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa.

- Martxoaren 22ko 3/2007 lege organikoa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako.

- 4/2005 legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa.

 

Gazteria

Udalaren helburua – eta aldi berean, ardura- da Zumaiako haur, nerabe eta gazteek dituzten beharrak asetu eta ahal den neurrian, euren bizi kalitatea hobetu eta orotaritako zerbitzuak eskaini. Horretarako, Gipuzkoako GAZTEMATIKA sistemak ezarritakoari jarraitzen dio.

Alokairu Beka

Eskaerak aurkezteko azken eguna abendaren 12a izango da.

Aholkusex

Doako sexu aholkularitza zerbitzua da eta helburu du zumaiarren kezka eta beharrei erantzuna ematea eta herritarrei harremanak, parekidetasuna eta sexualitatearen inguruan euskarriak eskaintzea.

Zerbitzua hileko laugarren ostegunetan eskaintzen da, Branka Gizarte Zerbitzu zentroan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Kontaktua: sexologiazumaiakoudala@gmail.com // 609 606 777 (Olatz)

Gaztegunea

Nerabeentzako zerbitzua 12-17 urte bitarteko nerabeentzat osatutako eskaintza publikoa da, nerabeei behar bezalako arreta eman nahi dien erreferentziazko toki eremuko egitura.

Kontaktua: berdintasuna@zumaia.eus // gaztegunezumaia@gmail.com

Helbidea: Kantauri plaza, turismo bulegoaren ondoan

Ordutegia:

  • Asteartetik ostegunera: 17:00-20:00
  • Ostirala eta larunbata: 17:00-21:00
  • Hilean bi igande: 17:00-20:30.

Ordutegi eta ekintza bereziak Aste Santuan, uztailean eta Gabonetan.

 

Aniztasuna

Aniztasuna eta elkarbizitza Zumaian: diskurtsoak eta hautemateak (2014)