Euskaraldia Zumaian

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko* hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

2018an egin zen lehen aldiz ariketa, Euskaraldia: 11 egun euskaraz; orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak.

Zumaian arrakasta handia izan zuen, 1952 parte hartzaile izan genituen. 1695 ahobizi eta 257 belarriprest. Horrez gain, Zumaiako hainbat elkarte izan ziren Euskaraldiarekiko atxikimendua eman zutenak: ikastetxeak, kirol elkarteak, kultur elkarteak etab.

Are gehiago, Euskaraldiaren lehen edizioko fruitu izan zen Larraina Euskara Taldea. Euskaraldiaren egitekoak amaitu ostean, Zumaiako zenbait herritarrek euskaren alde lanean jarraitzeko beharra ikusi zuten, eta ondorioz, Larrainaren izenean, Zumaian euskara sustatzeko lanetan dihardute.

2020an burutuko da bigarren edizioa, eta, oraingoan, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egingo zaie, euren eremuetan hizkuntza ohiturak aldatzeko urratsak ematen has daitezen, eta entitateko kideen parte-hartzea sustatu eta babestu dezaten.

Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburua da gure hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera handitzea, gutxieneko baldintza euskara ulertzea izanik.

Bereziki ariketa edo praktika kolektibo bat da. Ariketa horretan maila pertsonalean edota kolektiboan parte hartu ahal izango da.

Euskaraldia ondoko helburuekin sortu da:

  • Hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea, euskarazko hizkuntza praktikak hedatzeko

  • Norberaren hizkuntza portaera eta ohituren inguruan gogoeta eragin eta aldaketan lagungarri izatea

  • Inertziak apurtzea

  • Gizartean eragina duten era guztietako entitateek hizkuntza ohitura aldaketan babes neurriak hartzea

  • Gizarte aktibazioa, ariketa kolektibo baten bidez

  • Herriz herriko euskaltzaleen artikulazioa bultzatzea

  • Euskararen aldeko eragileak ekimen bateratu baten bueltan antolatzea

Sare sozialak:

Euskaraldiaren gaietarako zabalkunde nagusietako bat sare sozialak dira: bai koordinazioko orokorrekoak, baita Zumaia bertakoak ere.

Koordinazio orokorrekoak:

@Euskaraldia

Zumaiakoak:

Instagram: euskaraldiazumaia

Facebook: Euskaraldia Zumaia

Dinamizazioa:

Horrez gain, Zumaian, Euskaraldiko dinamizatzailea dugu: Sara Saizar. Eta honakoak dira berekin harremanetan jartzeko kontaktu bideak:

688714547

zumaia@euskaraldia.eus / sara@topagunea.eus