Alkoholari buruzko inkesta

ZUMAIAKO PREBENTZIO MAHAIA, Zumaiako herritarrekin oro har eta, bereziki, haur, nerabe, gaztetxo eta familiako kideekin lan egiten duten herriko erakunde esanguratsuenak elkartzen dituen sarea da, elkar hobeto ezagutu, koordinatu eta indarrak batuz, bakoitzak bere eremutik arrisku adierazleak identifikatuta, helburu komunak eta bateratuak definitzeko eta herritarren prebentzioan eragin dezaketen programak aurrera eramateko elkartzen gara. Hori dela eta, lehen galdetegi bat prestatu da, herri mailan ALKOHOLAREN inguruan ditugun ohitura eta jarreren berri jakiteko. Galdetegi hau, 30-55 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago eta eskertuko genuke ahal duzun neurrian betetzea. Ondoren emaitzak kaleratuko ditugu, bai eta bertatik ateratako ondorioak ere.