Kultur Etxea

Alondegia kultur etxea

Erribera kalea, 23

943 86 10 56 kultura@zumaia.eus kulturetxea@zumaia.eus

Bulego ordutegia: 09:30-14:00

 2011ko maiatzean ireki zen Alondegia Kultur Etxe gisa eraberrituta. Ordutik, Alondegia da kultur etxea, baina Foronda Jauregiak ere kultur erabilera izaten jarraitzen du, ikastaroetarako eta kultur taldeen bulegoetarako batez ere.

Alondegiko azpiegiturak

- Oxford erakusketa aretoa: erakusketa, bilera, emanaldi... kultur ekimen ugari egiteko aukera ematen duen aretoa.
- Bilera gelak Herriko kultur eta aisialdiko talde eta elkarteek dohain erabili ditzakete lokalak (betiere, irabazi asmorik gabekoak badira). Irabazi asmoa duten entitateek udal ordenantzetan araututako prezioa ordaindu beharko dute. Eskaerak aurrez egin behar dira: kulturetxea@zumaia.eus

- Liburutegia: helduak, haurrak eta ikasgela. 943862730

- Kultura saileko bulegoak: kultura@zumaia.eus ; kulturetxea@zumaia.eus

 

 

Artxibo historikoa

Artxibo Historikoa udaletxean dago. 1292. urtetik 1960. urterainoko dokumentuak daude jasota.

Artxiboan dagoen zaharrena "Privilegio Rodado de Rey Don Sancho IV de Castilla" izenekoa da. Agiri hori Orreagako komentuari eman zitzaion, eta bertan, Zumaiako Santa Maria monasterioaren jabetza ematen da.

Kontsultak udaleko informatika sailaren bitartez egin behar dira, aurrez hitzordua hartuta. 943865025

Argibideak eta artxibo historikoko materialekin landutako artikuluak hemen.

Argazki artxibo osoa www.euskomedia.org helbidean dago ikusgai.

Foronda jauregia

Odieta kalea, 2

Harremanetarako: 943 86 10 56 kultura@zumaia.eus

Ikasturtean zehar zabalik ikastaroetarako. Galdetu ordutegiak.

Forondako azpiegiturak

Foronda

- 50 lagunentzako aretoa.

- Ikastaroetarako gelak.

- Bilera gelak.

- Herriko kultur eta aisialdiko talde eta elkarteek dohain erabili ditzaketen lokalak (betiere, irabazi asmorik gabekoak badira).

Irabazi asmoa duten entitateek udal ordenantzetan araututako prezioa ordaindu beharko dute.

- Ezkontzetarako aretoa: eskaerak udaletxean egin behar dira: 943865025 eta udal ordenantzetan araututako prezioa ordaindu.

- KZgunea: teknologia berriei buruzko doako ikastaro eta zerbitzuak. Internet erabiltzeko aukera. Galdetu ordutegiak. 943023692 // tutor.zumaia@kzgunea.net // www.kzgunea.net

 - Argazki laborategia: zuri-beltzezko argazkiak errebelatu eta positibatzeko ekipamendua du. Erabiltzeko Alondegia kultur etxearekin harremanetan jarri. 943861056.